Eguzki eta Enkarterri Fest

2018-04-26

Usain eta zaporeak Muskiz eta Zallan

Udaberria da, uda gero eta gertuago dago eta bizitza ospatu nahi dugu usain eta zapore eztanda batekin. Bertoko produktuak aldarrikatu nahi ditugu, eta aldi berean errealitate berrietara ireki. Promesa eta aurkikuntzen garaia da hau, baita gastronomia arloan. Horrexegatik zapore onenak partekatzea erabaki dugu, gure sukaldaritzakoak zein beste lurraldeetakoenak ere.

Muskizen hasiko gara maiatzaren 19 eta 20an Eguzki Fest jaialdiarekin. Gastronomia ona, kreatibitatea eta diseinuaren aldeko apustua egin nahi dugu. Aste bete geroago, hilaren 26 eta 27an, Zallak Enkarterri Fest jaialdi gastronomikoaren bostgarren edizioa ospatuko du.

 

Eguzki Fest · Muskiz

Muskizeko Meatzari plaza izango da Eguzki Fest, munduko usain, zapore eta joera onenei buruzko jaialdia. Gourmet produktuak izango ditugu, hala nola loreak, landareak, espeziak eta moda artikuluak.

Jarduerez eta musikaz betetako asteburua eskainiko dizuegu. Haurrentzako tailerrak (DJ izateko, edo kokedamak eta minitartak prestatzeko); artisau garagardo, kafe eta gazta dastatzeak; dantza espektakuluak...

Hogeita hamar bat erakusketari izango ditugu. Eguzki Fest jaialdiaren web orrian egitaraua eta jardueretan izena emateko argibideak aurkituko dituzue.

 

Egitaraua

www.eguzkifest.com

 

Enkarterri Fest · Zalla

 

Enkarterri Fest ez da edonolako ekitaldi gastronomikoa. Ondo jatearen, zapore-dibertsitatearen eta tradizioa eta modernotasunaren arteko elkartzearen aldeko apustua egin nahi dugu. Gero eta handiago den uniformetasunaren aurka gaude, eta sukaldaritza artea izan daitekeela uste dugu.

Zallan izango gara maiatzaren 26 eta 27an. Enkarterriko ekitaldi gastronomiko nagusiaren bostgarren edizio honetan tailerrak, azaldutako dastatzeak, showcooking saioak, pintxo-ibilbideak eta sekulako zapore berriak aurkituko dituzu... Ezinbesteko topagunea da ahozurientzat, zaleak zein profesionalak. Enkarterri Fest-en sukaldaritzak bat egingo du kreatibitatea, diseinua eta artearekin.

Maroko eta Aragoi izango dira aurtengo lurralde gonbidatuak, eta Arabiar Errioxako ardoak dastatzeko aukera izango dugu ere.

 

Egitaraua

www.enkarterrifest.eus

Albiste gehiago