Bizkaian bizi bazara, 2x1 lortuko duzu Pozalaguan azaroan

2018-10-26

60. urteurrena

Bizkaian jaioa edo bizi izanda, azaroa beso-zabalik hartuko duzu. Bizkaitar guztiek 2x1eko eskaintza jasoko dute Karrantzako Pozalagua kobazuloan eta Dolomitas Antzinako Fabrikan hilabete osoan zehar. Ekimen honekin kobazuloaren aurkikuntzaren 60. urteurrena ospatzen jarraitu nahi dugu.

Eskaintzaz gozatzeko, NAN-a erakutsi beharko duzu leihatilan, Bizkaian jaioa edo bertan bizi zarela frogatzeko. Bisitaldien ordutegia negualdikoa izango da: asteburu eta jaiegunetan 11:00etatik 18:00etara. Kobazuloa zein antzinako fabrika azaroaren 1ean (Santu Guztien Eguna) eta 2an irekita egongo dira.

Pozalagua Armañongo Parke Naturalearen erdialdean dago, eta munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena du. Formazio hauek grabitate-legeei aurre egiten diete itxuraz, mosaiko liluragarria osatuz. Repsol Gidaren Txokorik Onena aukeratu zuten 2013an, eta handik aurrera gora egin du etengabe bisitarien kopuruak.

Dolomitas Antzinako Fabrika

Kobazuloaren aurkikuntza kasualitatez gertatu zen 1957ko abenduaren 28an, eztanda batek Donosa harrobian itzelezko zuloa zabaldu zuenean mendiko hegaletan. Harrobi horretan erauzitako minerala Dolomitas Fabrikara garraiatzen zuten aireko tranbian, Bizkaiko azkena.

 

Albiste gehiago