Bisita gidatuak Balmasedan

Abuztu honetan Bizkaiko lehen hiribildua aurkitzen jarraituko dugu. Balmasedako alde zaharra Kadagua ibaiaren beste aldean dago. XIII. mendeko Zubi Zaharra zeharkatu bezain pronto, Erdi Aroko kaleetan galtzeko, estilo anitzeko elizak eta jauregitxoak miresteko eta hemengo gastronomia dastatzeko aukera izango dugu. Gainera, bertako zaporeak ere dastatu nahi ditugu: Enkarterriko txakolin eta vermouth sarituak.

 

Balmaseda, Bizkaiko lehen hiribildua

Null

❱ Horkasitas jauregia 1686an eraiki zen.

Bisita gidatu honetan Zubi Zaharra zeharkatuko dugu, alde zaharreko kaleetan zehar ibiliko gara eta Bizkaiko lehen hiribildu honetako elizak, jauregiak eta etxezarrak miretsiko ditugu. Gainera, Horkasitas jauregia bisitatuko dugu, 1686an eraikitako eta elementu barrokoak dituen jauregi neoklasikoa. Une honetan Bapore Atelier ekimen artistikoaren erakusketa bat dago ikusgai.

Noiz: Abuztuko igande guztieta
Ordua: 11:00etan
Iraupena: 2 ordu 30 minutu
Prezioa: 9 € pertsona bakoitzeko
Topagunea: San Severino plaza

 

Balmaseda gastronomika

Null

Bisita gidatu honetan Zubi Zaharra zeharkatuko dugu, alde zaharreko kaleetan zehar ibiliko gara eta Bizkaiko lehen hiribildu honetako elizak, jauregiak eta etxezarrak miretsiko ditugu. Gainera, Enkarterriko vermouth klasiko bat (abuztuak 7) edo txakolina (abuztuak 14) dastatzeko aukera izango duzu.

Noiz: abuztuaren 7an (vermouth) eta abuztuaren 14a (txakolina)
Ordua: 11:00etan
Iraupena: 2 ordu 30 minutu
Prezioa: 15 € pertsona bakoitzeko
Topagunea: San Severino plaza

Albiste gehiago