Aste gastronomikoa

2018-03-22

Muskuiluak, hestebeteak, ardoak, txakolina... eta musikarik onena

Tolosako babarrunak, Gernikako piperrak edo Gipuzkoako sagardoak xelebreak dira Euskadin; baina zergatik ez dute Enkarterriko produktuek halako osperik lortu? Asko eta kalitatezkoak dira gure eskualdeko jangaiak. Hemengo sukaldaritza aldarrikatzeko, hainbat ekitaldi eta proposamen gastronomikorekin emango diogu ongietorria martxoari.

 

Muskuiluaren jardunaldiak (Zierbena)

Itsaskiak gustuko badituzu, ezin duzu hutsik egin Zierbenako portuan martxoaren 1, 2 eta 3an! Bertako jatetxeek muskuilu anoak eskainiko dituzte 4 €-ren truke. Era askotara dastatzeko aukera izango duzu: azalore krema eta kurri pixka batekin, ozpin-oliotan, marinel-erara, saltsa-gorrian edo lurrinean. Gainera, makina bat sorpresa topatuko duzu aurtengo edizioan... [Klik egin gehiago irakurtzeko]

 

Txerriki Azoka (Sopuerta)

Azoka sasoia hasiko da Enkarterrin martxoaren 4an Sopuertako Txerriki Azokaren eskutik. Aurten, aurreko edizioetan bezala, txorizo eta odolkien lehiaketa ospatu eta Euskal Herriko txerriki-egilerik onena hautatuko dugu. Txerrikiak nagusi izango badira ere (Enkarterriko txorizoek eta arroz-odolkiek protagonismo berezia izango dute), bestelako artisau produktuak dastatu eta erosteko aukera izango duzue: gaztak, euskal pastelak, eztiak... Zuen zain egongo gara Santa Ana auzoan.

 

"Gaur Enkarterriko txakolina edango dugu"

Martxoaren 3an, eguerdiko 12:00etatik 15:00etara bitartean, Bilboko Alde Zaharreko Portuberri Barria tabernak Enkarterriko txakolinak besterik ez ditu aterako. Gaur Enkarterriko txakolina edango dugu kanpainak Poza Lizentziadunaren kalean hasi zen abenduan, eta itzelezko arrakasta izan zuen. Helburua nazioarteko lehiaketetan nabarmendu diren Enkarterriko txakolinak gure eskualdetik kanpo ezagutzera ematea da.

 

High end, musika eta ardoak Balmasedan

Balmasedako San Roque Hotelak gizateriaren pasio antzinenetako bi konbinatuko ditu Enosound & Pekatu Wines jaialdiaren hirugarren edizioan. Martxoaren 2, 3 eta 4an izango da Bizkaiko lehenengo hiribilduan. High end unibertsoa eta gastronomia bat etorriko dira Pekatu ardoen, Clausura caven eta San Roque aparteko sukaldaritzaren eskutik. Audio sistemez eta izugarrizko kalitatezko bideoez hiru areto ezberdinetan gozatzeko aukera izango dute jaialdira bertaratzen direnek. [Klik egin gehiago irakurtzeko]

Albiste gehiago