Ibarra Hotela

Zallan dago, Bilbotik 20 km-ra, baserriz eta landaz inguratua. Hori dela eta, gure instalazioak berdin erabil daitezke lanari lotutako egonaldietarako edota asteburuak igarotzeko.

Ibarra Hotelean antzinako elementu arkitektonikoak berreskuratu eta egokitu ditugu; ez ditugu horregatik alde batera utzi gaur egungo erosotasunak. Bertan, atseden hartu eta egonaldi paregabea gozatu ahal izango duzu, ingurune eder batean.

Gaur egun 14 gela ditugu: 10 gela bikoitz, 3 banako eta bi solairuko suite bat. Badugu, horiez gainera, kafetegia eta margolari berrien erakusketa ibiltari bat ere; bertan artelanak eros daitezke.

Leiho zabalak dituzte gela guztiek eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituzte. Gurasoen etxeko elementu arkitektonikoak erabili dira eraikinean, eta horrek giro abegitsua eta oso etxekoa ematen dio. Egongela nagusia toki epela eta erosoa da neguan, beheko sua piztuta dagoela; baina baita udan ere, terrazetatik eguzkiaren argia sartzen dela eta txorien txorrotxioak entzuten direla.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Barrio Llantada, 11
48860 ZALLA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 391 701
Mobila: 618 789 720
Email:

Website

www.hotelibarrazalla.com

Ordutegia / Oharrak

Erregistro Zenbakia: HBI01134

Serbitzuak / Informazio gehiago

  • Lorategi zabalak
  • Kanpoko terrazak
  • Gosaria, mahai zapi eta guzti
  • Kafetegia beheko suarekin
  • WiFi zerbitzua doan
  • Gela guztiek dute komuna, eta kanpora ematen dute
  • Urmaela koloretako arrainekin
  • Doako aparkalekua
  • Bizikletak, paseatu nahi izanez gero
  • Kontentagaitzenak asetzeko moduko zerbitzua