Balmaseda

Alfredo Egia Vigneron

Alfredo Egia Vigneron Enkarterriko mahastizain honen bilakaeraren emaitza da; izan ere, txakolina ekoizten 20 urte baino gehiago eman ondoren, mahastizaintza birsortzaileari begiratzea erabaki du aurrerantzean, ahalik eta esku-hartze txikienarekin. Bere ustez, hori da lan-urteei eta metatutako esperientziari amaiera emateko modurik errealena eta koherenteena.

Xede horrekin, produktu fitosanitarioen dosi oso txikiekin eta herbizidarik gabe lantzen ditu mahastiak, bizitza mikrobianoa ezartzea sustatuz. Gainera, sulfitorik eta gehigarririk gabe egiten ditu ardoak, eta, horri esker, merkatuko estilo estandarizatuekiko bide desberdin eta independentea jarraitu ahal izan du.

Uztak aurreko etapan baino txikiagoak dira orain, baina, aldi berean, salmentak nabarmen handitu dira atzerrian. Zehazki, esportazioek ekoizpenaren % 90 gainditu dute, batez ere eremu berezietan jatorria duten ardo naturalekiko benetako interesa daukaten merkatuetara (gorantza doazen merkatuak, askotan).

Rebel Rebel

1.300 botila inguru, inolako sintesi-tratamendurik gabe, 2 hektareako eta ekoizpen oso txikiko mahastietako ardoarekin. % 80 Hondarrabi Zerratia (Petit Courbu) eta % 20 Izkiriota Txikia (Petit Manseng). Mahatsak osorik prentsatzen dira eta berez hartzitzen dira upel erabilietan. Ardoa urtebete egoten da bertan, eta, ondoren, andeletan heltzen jarraitzen du beste urtebetez, sulfitorik gabe. Ardo indartsua eta oso konplexua da, eta urtaldi bakoitzak izaera desberdinak adierazten ditu.

Izaki

3.500 botila inguru, lira-forma duten 2 hektareako mahastietako ardoarekin. % 70 Hondarrabi Zerratia eta % 30 Hondarrabi Zuri (ekoizpen txikiko eta hosto-erakusketa handiko mahastiak). Mahatsak osorik prentsatzen dira eta berez hartzitzen dira upel erabilietan (% 30) eta altzairu herdoilgaitzezko andeletan (% 70), sulfitorik gabe. Urtebete geroago, hartziduraren ondoren, coupage prozesua egiten dugu. Azkenik, ardoa botilaratzen dugu ia sulfatorik gehitu gabe.

Balmaseda

Alfredo Egia Vigneron

Informazio praktikoa

Helbidea

Castillo La Piedra, s/n
48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Kontaktua

Mobila: 661 922 101
Email: