Txakolinaren mundua Enkarterrin (2026)

Udaberria da eta mahastiak kimatzen ari dira berriz ere! Aurten ere, Enkarterriko ardoak, upategiak eta bazter esanguratsuenak ezagutarazteko ibilbide bat diseinatu dugu, dastaketa eta jarduera pilorekin. Dastaketak Rolls-Royce artean, "gourmet" pintxoekin egindako uztarketak, topa eginez amaituko diren bisita gidatuak eta askoz gehiago… Segi irakurtzen eta eman izena!

GALDAMES eta SOPUERTA

Txakolina eta bermuta Rolls-Royce artean

[Txakolina eta Rolls-Royce Loizaga Dorrean]

Txakolina, bermuta, pintxoak eta luxuzko ibilgailuak: Enkarterriko txakolin gazteenetako bat ezagutzeko konbinazio aparta. Galdamesko Concejuelo auzoan hasiko dugu ibilbidea. Bertan dago Loizaga Dorrea, Europako Rolls-Royce bildumarik handiena. Museoa bisitatu ondoren, Sopuertara joko dugu, Txurrut-en txokoan txakolina, bermutak eta pintxo batzuk dastatzeko.

Hautatu data bat prezioa eta ordutegia ikusteko eta izena emateko:

SOPUERTA

Dastaketa Enkarterriko bihotzean

[Mahastien eta Enkarterrietako Museoaren irudia]

Ezagutu Sopuertako Abellaneda auzoa eta biribildu eguna txakolin-dastaketa batekin. Eskualdeko antzinako Batzar Etxea (gaur egun Enkarterrietako Museoa) eta Urrutia Dorrea daude hemen. Bisita gidatua amaitutakoan, Txa Txabarrik auzoan bertan duen mahastiraino joango gara txakolinaren ekoizpen-prozesua ezagutzeko. Bertan, upeltegiko barietateak dastatuko ditugu txorizo eta hestebeteekin.

Hautatu data bat prezioa eta ordutegia ikusteko eta izena emateko:

MUSKIZ eta SOPUERTA

Sutetik mahastietara

[El Pobaleko burdinolaren irudia]

El Pobaleko burdinolak (Muskiz) piztuta mantendu du bere sugarra XVI. mendetik. Bisita honetan, forja berriro argituko duen erakustaldi osoa eskainiko digu olagizonak. Bisita gidatua amaitutakoan, Txa Txabarrik Sopuertan duen mahastiraino joango gara (norbera bere ibilgailuan) txakolinaren ekoizpen-prozesua ezagutzeko eta upeltegiko barietateak txorizo eta hestebeteekin dastatzeko.

Hautatu data bat prezioa eta ordutegia ikusteko eta izena emateko:

KARRANTZA

Txakolina pintxoekin… eta ilunpetako kobazulo bat

[Pozalagua kobazuloaren irudia]

Hartu parte aurkikuntzaz betetako egun batean! Erabat ilunpetan barneratuko gara Karrantzako Pozalagua kobazuloan, kopetako linterna baten laguntza bakarraz, lurpeko katedral honen aurkitzaileek egin zuten moduan. Bisitaldi ostean, DeBringas upeltegira joango gara autoz (norbera bere ibilgailuan), Bizkaiko txakolin mendebaldekoena hainbat pintxorekin uztartuta dastatzeko.

Hautatu data bat prezioa eta ordutegia ikusteko eta izena emateko:

KARRANTZA

Txakolina pintxoekin… eta dolomia-fabrika bat

[Dolomitas fabrikarren irudia]

Ezagutu Karrantzako ondare industriala eta enologikoa bisita gidatu eta txakolin-dastaketa honetan parte hartuta. Antzinako Dolomitas fabrikan ekingo diogu egunari. Bertaraino eramaten zen minerala aireko tranbia baten bidez. Bisitaldi ostean, DeBringas upeltegira joango gara autoz (norbera bere ibilgailuan), Bizkaiko txakolin mendebaldekoena hainbat pintxorekin uztartuta dastatzeko.

Hautatu data bat prezioa eta ordutegia ikusteko eta izena emateko:

Txakolinaren mundua Enkarterrin (2026)

Informazio praktikoa

Kontaktua

Tel.: 946 802 976
Email: