Galdames

Bodegas de Galdames txakolina

Sulibarri familiak Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapenaren barne dauden txakolinak egiten ditu Galdamesen. Mahastiak udalerriko Concejuelo (Loizaga Dorreko aldamenetan) eta Valdibian (antzinako errotatik oso gertu) auzoetan daude.

Loizaga Dorreak upeltegiko bi txakolin ezagunenei ematen die izena: Torre de Loizaga "Bigarren" delakoari, 2012ko International Wine Guideko brontzezko domina jaso zuena, eta Torre de Loizaga "Selección" delakoari (zilarrezko domina).

 

Torre de Loizaga Bigarren txakolina

❱ Ezaugarriak: Lasto horia, kolore berdexka arinekin.

❱ Barietatea: Zuria

 

Torre de Loizaga Selección txakolina

❱ Ezaugarriak: Lasto horia, bizia, tonu berdexkekin, garbia eta distiratsua.

 

Errota Zaharra txakolina

❱ Ezaugarriak: Lasto horia, kolore berdexkekin, garbia eta distiratsua, puntu karboniko batekin.

Galdames

Bodegas de Galdames txakolina

Informazio praktikoa

Helbidea

El Bentorro, 4
48191 GALDAMES (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 104 661
Mobila: 627 992 063
Email:

Website

www.vinasulibarria.com