Trapagaran
Bisita gidatua: meatzarien herrixka Zugaztietan
Bisita honetan meatzarien bizi eta lan baldintzak ezagutuko ditugu, herri honek zituen zerbitzuak eta sindikatuak kokatuko ditugu eta gaur egun putzu bihurtutako aire zabaleko ustiategiak bisitatuko ditugu. La Arboledan meatzarien etxebizitza bat bisitatutko dugu langile horien bizi-baldintzak ezagutzeko. Ulertuko dugu zergatik izan zen inguru horretan burdinazko kontzentrazio hain ugaria, eta ikasiko dugu dugu zergatik izan zen inguru hau hain erakargarria Ingalaterrako, Belgikako eta Frantziako kapitalarentzat.
Ibilbidea bide zabal eta erosoetatik igarotzen da. Meatzaldearen historia modu errazean ulertzeko prestatuta dago, ingurune naturalaren edertasunari uko egin gabe.
Hurrengo bisitak
Sakatu data bat.
Informazio praktikoa
Helbidea
Barrio La Arboleda (parada de Bizkaibus)
48510 TRAPAGARAN (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 946 802 976
Email: info@enkartur.eus
Ordutegia / Oharrak
❱ Topagunea: Zugaztietako bus-geltokia [ikusi Google Maps-en]
❱ Ordua: 11:00etan
❱ Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu
* Ibilbidea erraza da, tarte zailik eta desnibel handirik gabea. Gomendagarria da arropa eta oinetako erosoak eramatea.