Karrantza

Pozalaguako jaialdia 

Pozalagua Jaialdia bueltan izango da Karrantzan abuztuaren 9 eta 10ean, egundoko egitarauarekin: Corazón oxidado, Fito & Fitipaldis taldearen aldeko omenaldia, eta Mayumana, dantza, argi, musika eta umorezko koktel txundigarria.

Sarrera doakoa da, baina autobus-eserlekua (Kontxa edo Ambasaguas auzotik irtengo da) edo aparkalekua (auditorioaren aldamenetan) erreserbatu behar da inolako kosturik gabe. Joan behera erreserba-estekak ikusi eta sakatzeko.

Anfiteatroa Pozalagua kobazuloaren parean dago, antzinako dolomia harrobi batean eraikia. Minerala agerian dago, marmola bezain zuria eta itsugarria, eta akustika aparta ematen dio multzoari. Ez dago eszenatoki hoberik!

 

Abuztuak 9, ostirala

22:00etan | Corazón oxidado: Fito & Fitipaldis taldearen aldeko omenaldia

Corazón oxidado taldeak, energia- eta talentu-eztanda baten bidez, gure rockaren izen ikonikoenetako bati omenaldia egin nahi dio. Andaluziako musika-banda honek Fito Cabralesen musikarekiko grina handia du, eta Fito & Fitipaldis taldearen arrakasta handien esentzia eta espiritua islatuko ditu abesti enblematikoenen bidez.

 

Abuztuak 10, larunbata

22:00etan | Los 80's: una movida de musical

Musikal honek 80ko hamarkadako musika-emanaldien eta pop-abestien koktel bizia ekarriko digu, istorio ahaztezin eta freskoa osatzeko.

____________________

Gogoratu! Ezinbestekoa da erreserba egitea; horretarako, hautatu aukera bat eta sakatu esteka:

Erreserbatu autobusa (abuztuaren 9a, ostirala)

Erreserbatu autobusa (abuztuaren 10a, larunbata)

Erreserbatu aparkalekua (abuztuaren 9a, ostirala

Erreserbatu aparkalekua (abuztuaren 10a, larunbata)


* Ez da karabanarik edo autokarabanarik onartuko.


Karrantza

Pozalaguako jaialdia 

abuztua 2024 9 Hasiera
abuztua 2024 10 Bukaera

Hasiera: abuztuak 9 | 22:00
Bukaera: abuztuak 10 | 22:30

Helbidea

Auditorio de Pozalagua
Bº Ranero, s/n
48891 KARRANTZA (Bizkaia)