Karrantza

Pozalaguako jaialdia 2023

Pozalaguako jaialdia bueltan da Karrantzan, azken hamarkadetako musikarik animatuena eta ikusi beharreko hainbat ikuskizun uztartzeko prest. Abuztuaren 4, 5 eta 6an izango da, izen bereko kobazuloaren aurrean dagoen anfiteatroan. Agertokiak parekorik gabeko akustika naturala eskaintzen du, Armañongo Parke Naturalaren bihotzean.

Emanaldiak doakoak dira, baina sarrera erreserbatu egin behar da. Auditoriumera iristeko, Karrantzako Udalak Concha eta Ambasaguas auzoetatik abiatuko den autobus-zerbitzua jarriko du. Nahiago baduzu, eszenatokiaren aldamenean dagoen aparkalekua erabil dezakezu. Edonola ere, plaza erreserbatu beharko duzu (inolako kosturik gabe).

Joan behera erreserba egiteko estekak irekitzeko.

 

Abuztuak 4, ostirala

Abuztuaren 4an emango diogu hasiera jaialdiari, 22:00etan, We Love Rock musikalaren erritmopean. Irratiko esatari baten eskutik, rockaren abesti mitikoenetan barrena bidaiatzeari ekingo diogu. Emaitza: musika eta antzezpenak uztartzen dituen show zirraragarria.


 

Abuztuak 5, larunbata

Bigarren egunean (hilaren 5ean, 22:00etan) erregistroa aldatuko da. Oraingoan poparen txanda izango da ABBA Live TV taldearen eskutik. Izenak dioen bezala, artista talde bat Suediako musika-talde ezagunenari buruzko zuzeneko programa bat grabatzeko elkartuko da, eta, beraz, Pozalaguako auditorioa kamera, argi, soinu eta musikaz betetako telebista-plato bihurtuko da. Esan gabe doa inoiz ez bezala abestuko eta dantzatuko duzu ABBAren abestien erritmoan.


 

Abuztuak 6, igandea

Korrontzi taldeak amaiera bikaina emango dio jaialdiari abuztuaren 6an, igandea, 21:00etan. Zuzeneko emanaldien indar eta kemenarekin, antzinatean sustraitutako soinu eta dantzak transmititzen ditu taldeak, baita folk joera berriak ere. Ororen gainetik, abangoardiako ikuspegia duen euskal musika- eta dantza-festa biziko dugu Korrontziren eskutik.


____________________

Gogoratu! Ezinbestekoa da erreserba egitea esteka hauek sakatuz:

Kontzertuak

Pozalaguako aparkalekua

Autobus-zerbitzua Concha auzotik

Autobus-zerbitzua Ambasaguas auzotik

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

Karrantza

Pozalaguako jaialdia 2023

abuztua 2023 4 Hasiera
abuztua 2023 6 Bukaera

Hasiera: abuztuak 4 | 22:00
Bukaera: abuztuak 6 | 23:00

Helbidea

Auditorio de Pozalagua
Bº Ranero, s/n (junto a la cueva)
48890 KARRANTZA (Bizkaia)

Dokumentuak