Balmaseda
Mahats-bilketaren Jaia (Balmaseda)
Txakolinaren sasoia da udazkena Balmaseda. Pixkanaka mahatsak biltzeko lanak amaitzen ari dira, eta laster uzta berriaz gozatu ahalko dugu. Ospa dezagun elarrekin Mahats-bilketaren jaiaren edizio berri batean, urriaren 19an (igandea).
Dastatu gure txakolin onenak. Botilak erosi edo ardoak kopaka dastatu ahalko dituzu, pintxoak (gildak, taloa, gazta, urdaiazpikoa, focaccia, sushi...) ahogozatu, eta dastaketa gidatuetan parte hartu. Musika onenarekin girotuko dugu ekitaldia.
Data | 2025eko urriaren 19a, igandea |
Ordua | 11:00 – 16:00 |
Tokia | Horkasitas jauregia | Balmaseda (ikusi Google Maps-en) |
Sarrera | Doan |
Garraio publikoa
Erabili garraio publikoa! Ez zara aparkalekuaz kezkatu beharko, eta dastaketa eta jarduera guztietan parte hartu ahalko duzu.
Etorri autobusez!
- A0651 linea: Bilbo – Balmaseda (ikusi ordutegia)
- A3334 linea: Santurtzi – Balmaseda (ikusi ordutegia)
Etorri trenez!
- Bilbo – Balmaseda linea (ikusi ordutegia). Geltokia: Balmaseda
Hasiera: urriak 19 | 11:00
Bukaera: urriak 19 | 16:00
Helbidea
Palacio Horkasitas
Martín Mendia, 14
BALMASEDA (Bizkaia)