Balmaseda

San Severino Eguna Balmasedan: bisita gidatua eta putxerada herrikoia

Ezagutu Bizkaiko hiribildu zaharrena Balmasedako egun nagusia dela-eta!

Urriaren 23an, urtero legez, San Severino patroiaren eguna ospatuko du Balmasedak jada xelebrea den putxera-lehiaketarekin. Goizean goizetik, lagun-koadrilak San Severino elizaren aldamenetan elkartuko dira indaba-eltzekoa trenbideko langileek prestatzen zuten modura kozinatzeko.

Balmasedako egun nagusia dela-eta, hiribildua eta haren tradizioak ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu, putxeraren jatorrian eta muinean arreta jarriko duen bisita gidatu honen bidez. Bi esperientzia dituzu aukeran:

1. aukera · Bisita gidatua alde zaharrean

Balmasedako Erdi Aroko hiribilduan barrena egingo dugu, bertoko zubi zaharra, elizak eta jauregi barrokoak ezagutzeko. Kale harriztatuetan zehar ibiliko gara, monumentuak miretsiko ditugu eta ustekabeko txokoak arakatuko ditugu. Horrez gain, putxeraren tradizioaz jabetuko gara: nola prestatzen den ikasiko dugu, epaimahaikideekin berba egingo dugu eta lehiaketako giroarekin mimetizatuko gara.

Parte hartzeko, hautatu nahiago duzun aukera eta gehi ezazu erosketa-saskian.

Eguna 2025eko urriaren 23a, osteguna
Ordua 11:30ean
Prezioa 12 € pertsonako
Topagunea San Severino plaza (ikusi Google Maps-en)
2. aukera · Bisita gidatua + putxerada

Bisita gidatuaren ondoren, 2025eko putxerada herrikoian parte hartuko dugu. Balmasedako jaki sonatuena dastatuko dugu, La Roblako trenetatik gaur egunera arte iritsi zaiguna. Behinola bezala, indabak ikatzaren su motelean prestatzen dira, Enkarterriko baratzeko eta abeltzaintzako produktuekin batera. Bizkaiko hiribildu zaharrenaren egun nagusia ospatzeko aukera biribilena da.

Parte hartzeko, hautatu nahiago duzun aukera eta gehi ezazu erosketa-saskian.

Eguna 2025eko urriaren 23a, osteguna
Ordua 14:00etan
Prezioa 37 € pertsonako (bisita gidatua + putxerada barne)
Topagunea Balmasedako pilotalekua (ikusi Google Maps-en)

Balmaseda

San Severino Eguna Balmasedan: bisita gidatua eta putxerada herrikoia

Informazio praktikoa

Kontaktua

Tel.: 946 802 976
Email: