Burdin Mendien Bide Berdea

Garai bateko meatzari bidea

Garrantzi handiko trenbide-bidegurutzea izan zen Enkarterri garai batean. Trenak meategietatik irteten ziren kostaldeko karga-lekuetaraino, haranak zeharkatuz. Trenbideen lekuan Burdin Mendien Bide Berdea aurkitzen dugu gaur.

Ibilbideak eskualdeko iragana eta burdin aztarnetatik gidatzen gaitu 42 kilometrotan zehar. Oinez edo bizikletaz egiteko aukera dugu, eta baita natura betean aktibatzeko makina bat jarduera. Bertan ibilita historiaren eta naturaren arteko abenturan murgilduko gara balio natural handiko eremu batean. Izan ere, Triano Mendietako (Bitopo babestua) zein Barbadun ibaiaren arroko (Natura 2000 Sarea) fauna anitza da, espezie ahul eta deigarriekin, hala nola bisoi europarra, izokina eta sai zuria.

Artzentaleseko Traslaviña auzoan hasten da Bide Berdea eta aurrera egiten du Barbadun ibaiaren arroan zehar. 15 kilometroko tarte honetan agertzen diren antzinako errotak, burdinolak eta zubiak Monumentu Multzoa osatzen dute. Zaharrenak XV. mendekoak dira.

Honako herri hauek zeharkatzen ditu Bide Berdeak: Traslaviña (Artzentales), Sopuerta, Galdames, Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbena.

Burdin Mendien Bide Berdea

Garai bateko meatzari bidea

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Muskiz - Zierbena - Abanto-Zierbena - Galdames - Sopuerta - Artzentales
()

Zerbitzuak / Informazio gehiago

 

MTB Ibilbideak:
Bizkairoute
Tel: 627 65 83 91.
E-posta: info@bizkairoute.es

Dokumentuak