Karrantza

Ibilbideak Karrantzan oinez eta 4x4 ibilgailuan

Arakatu Karrantzako txokorik ezkutuenak oinez edo lur orotako ibilgailuan! Bizkaiko haran zabalenean, baso amaigabeetan murgilduko zara, historiaurreko tumulu eta trikuharriekin topo egingo duzu, naturak zizelatutako arku batetik begiratuko duzu eta hegaztiak eta beste espezie batzuk ikusiko dituzu euren habitatean. Eman izena esperientzia hauetan naturarekin eta historiarekin konektatzeko, Euskadin hobekien kontserbatutako inguruneetako batean.

La Boherizako pagadia (oinezko ibilbidea)

Ibili errekasto, soinu eta naturaren aztarnen artean Bizkaiko haran zabalenean.

Armañon 4x4 ibilgailuan

Barnera zaitez baso, leize eta kobazuloen labirinto batean lur orotako ibilgailua, egokitutako pistetan barrena abiatuta.

El Mirón begiratokia (oinezko ibilbidea)

Arakatu Armañongo karsta Pozalagua kobazuloaren ingurutik abiatzen den eta haraneko bistarik onenak dituen balkoi natural bateraino doan ibilbide gidatu honetan.

Baljerriko pagadia (oinezko ibilbidea)

Barnera zaitez Bizkaiko pagadi zabalenean eta bizi ezazu kolorezko ikuskizun bat Ordunteko mendilerroan, natura betean.

Ordunteko mendilerroa 4x4 ibilgailuan

Hartu parte Ordunte mendilerroan barrena lur orotako ibilgailuz egindako ibilbide honetan: pagadiak, txilardiak eta larreak Bizkaiko mendikate ezagunenetako batean.

Karrantza

Ibilbideak Karrantzan oinez eta 4x4 ibilgailuan

Informazio praktikoa

Kontaktua

Mobila: 618 055 753
Email:

Website

www.carrantia.com/