Ibilbide gidatua errealitate birtualarekin Zallan
El Longarretik abiatuta, El Cerco tontorrean dagoen kastroaraino joango gara. Betaurrekoei esker, Burdin Aroko bigarren herrixka hau K.a. VI. mendean zen bezala ikusiko dugu. Hortik, Bolunburuko atsedenlekutik gertu dagoen monumentu-multzo bateraino jaitsiko gara. Bertan, bisitatuko dugun antzinako burdinola dago. Berriz ere, okuluak jarriko ditugu hiru mende atzera egiteko.
Informazio praktikoa
Kontaktua
Tel.: 946 802 976
Email: info@enkartur.eus
Ordutegia / Oharrak
❱ Topagunea: El Longar [ikusi Google Maps-en]
❱ Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Zerbitzuak / Informazio gehiago
❱ Ibilbideak 6 km-ko luzera du eta 224 m-ko desnibel positiboa; beraz, arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da.
❱ 13 urtetik gorakoentzat.
Deskargatu aplikazioa… eta irabazi sari bat
❱ Enkarterriko errealitate birtualaren aplikazioa hiru modutan erabili daiteke: ukimen-sarbidea, errealitate birtualeko betaurrekoekin eta jolas-dinamikaren bitartez. Aukera hori aukeratu eta jokoa osorik gainditzen baduzu, ezusteko opari bat lortuko duzu. Enkartur-eko bulegoan edo Zallako udaletxean jaso ahal izango duzu.

