Karrantza

Pozalaguako jaialdia 

Pozalagua Jaialdia bueltan izango da Karrantzan abuztuaren 8 eta 10ean, egundoko egitarauarekin.

Sarrera doakoa da, baina autobus-eserlekua (Kontxa edo Ambasaguas auzotik irtengo da) edo aparkalekua (auditorioaren aldamenetan) erreserbatu behar da inolako kosturik gabe. Joan behera erreserba-estekak ikusi eta sakatzeko.

Anfiteatroa Pozalagua kobazuloaren parean dago, antzinako dolomia harrobi batean eraikia. Minerala agerian dago, marmola bezain zuria eta itsugarria, eta akustika aparta ematen dio multzoari. Ez dago eszenatoki hoberik!

Egitaraua

Abuztuak 8, ostirala

  • 22:00etan | We Love Disco: musikala
  • Emanaldi zirraragarri honek 70-2000 urteetako disko musikaren arrakasta handienak ekarriko dizkigu Karrantzara. Abeslariek, dantzariek eta DJek energiaz, umorez eta musikaz betetako ikuskizuna eskainiko digute.

Abuztuak 9, larunbata

  • 22:00etan | Totally Tina: omenaldia Tina Turner abeslariari
  • Londresetik, Tina Turner abeslariari egindako omenaldi hau iritsiko zaigo Karrantzara. Justine Riddochen ahotsaz, koreografia originalez eta eszenaratze txundigarri batez gozatzeko aukera izango dugu parekorik gabeko eszenatoki batean.

logos-festival-pozalagua

Karrantza

Pozalaguako jaialdia 

abuztua 2025 8 Hasiera
abuztua 2025 9 Bukaera

Hasiera: abuztuak 8 | 20:00
Bukaera: abuztuak 9 | 23:00

Helbidea

Auditorio de Pozalagua
Bº Ranero, s/n
48891 KARRANTZA (Bizkaia)