Trapagaran
Iron River Trapagaran
Ezagutu Bizkaiko iragan industrialak sortutako esperientzia turistiko berriak
Iron River Trapagaran paisaiari beste begi batzuekin begiratzeko gonbidapena da. Esperientzia eta gune gastronomikoen bidez, Bizkaiko ondare industrialaz eta lurraldeak izan duen eraldaketaz jabetuko gara. Horretarako, ondare horri lotutako turismo-baliabideei buruzko informazioa zabalduko duten postuak ere izango dira.
Iron River Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailaren proiektua da, Enkartur eta Trapagarango Udalarekin lankidetzan, lurralde historikoan turismo industriala sustatzeko.
Data | 2025eko irailaraen 20a, larunbata |
Ordua | 11:00etatik 20:00etara |
Tokia | Llano plaza, Trapagaran (ikusi Google Maps-en) |
Erakustaldiak zuzenean
- ❱ Errementaritza-erakustaldia (12:00etatik 15:00etara)
- ❱ Harri-zulatzaileen erakustaldia (18:00etatik 19:00etara)
Giro aparta egun osoan zehar
Musika, antzezpenak, meatze-jolasak... Jarduera askok alaituko dute eguna. Gainera, Trapagarango ostalaritzak pintxoak, terrazak eta giro ezin hobea eskainiko dizkigu.
Hasiera: irailak 20 | 11:00
Bukaera: irailak 20 | 20:00
Helbidea
Plaza Llano
TRAPAGARAN (Bizkaia)