Gordexola
Gordexolako Gabonetako Azoka
Abenduaren 14an, Gordexolako Molinar plazak ongi etorria egingo die Gabonei. Opariak egiteko ideiak aurkituko dituzu azokako postuetan (apaingarriak eta artisau-gaiak, pazko-loreak, kandelak eta xaboiak…), baita produktu gastronomiko ugari ere: gaztak, ardoak, turroiak, marmeladak, galletak, polboroiak, ore amako ogia eta askoz gehiago.
Zuzeneko musikak girotuko du azoka. Gainera, dastaketa gidatuak eskainiko dira, egunari Gabonetako zapore-ukitua emateko. Etxeko txikienek, berriz, haurrentzako tailer batean parte hartzeko aukera izango dute.
| Data | 2025eko abenduaren 14a, igandea |
| Ordutegia | 11:00etatik 14:30era |
| Tokia | Molinar plaza | Gordexola* (ikusi Google Maps-en) |
* Euria egiten badu, Eduardo Eskartzaga eskolan egingo da azoka.
Dastaketa gidatuak
Prezioa: 10 €
- ❱ 13:00etan | Txurrut bermuta pintxoekin
- ❱ 13:00etan | Munduko ardo apardunak
Haurrentzako tailerra: Gabonetako kriseiluak
❱ 12:30ean | Etxeko txikienek Gabonetako kriseiluak sortuko dituzte, eskuz apaindutako potoak eta LED kandelak erabilita. Sormenezko jarduera honen bidez kolorez beteko dituzte jaiak. Sakatu botoia informazio gehiago lortzeko eta izena emateko.
Musika zuzenean
Rollito acústico
❱ 12:30etik 14:30era | Pop, rock eta indie doinuak uztartuz, Rollito Acústico taldeak egundoko esperientzia partekatu bihurtzen du emanaldi bakoitza. Inprobisatu egiten dute, publikoarekin interakzioan jarduten, eta "erroilu ona" jariatzen, lehen akordetik azkeneraino.
Garraio publikoa
Erabili garraio publikoa! Ez zara aparkalekuaz kezkatu beharko, eta dastaketa eta jarduera guztietan parte hartu ahalko duzu.
Bizkaibus
Hasiera: abenduak 14 | 11:00
Bukaera: abenduak 14 | 14:30
Helbidea
Plaza Molinar
GORDEXOLA (Bizkaia)