Pasio Bizidunaren Museoak 10 urte bete ditu

2019-01-17

Balmaseda

Santa Clara komentuaren antzinako eliza Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa da gaur egun. Hamarkada honetan zehar Bizkaiko lehenengo hiribilduko Nekaldiaren tradizioa mantendu eta zabaltzeari ekin dio.

2009.ko martxoaren 10ean Interpretazio Guneak bere ateak zabaldu zituen, bisitariek urte osoan zehar Gurutze-bideari buruzko zehaztasunak ezagutzeko aukera izan zezaten. Bertan antzezpeneko jantziak, pausoak, objektuak, irudiak eta soinuak biltzen dira, erakusketa iraunkor batean.

Urteurrena ospatzeko, ekintzaz beteriko egutegia prestatzen ari gara: hitzaldiak, erakusketak, bisita gidatuak, kontzertuak... Hemen eta gure sare sozialetan honen guztiaren berri emango dizuegu.

Herri baten pasioa

Balmasedako kaleak antzeztoki bihurtzen dira Aste Santuan. Bizkaiko lehen hiribilduko bazter bakoitzak, auzokoen jantziek eta makillajeak Jesusen azken orduko antzezpen hunkigarria osatzen dute. Sinetsi ala ez, Balmasedako Pasio Biziduna ezinbesteko ekitaldi artistikoa dugu, Kristoren gurutziltzaketaren errealismo eta herritarren parte-hartze masiboari esker.

❱ Info gehiago Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroko web orrian

 

 

Albiste gehiago