Karpin Faunarako sarrerak salgai daude Interneten

2020-09-19

Guztira, Enkarterriko zazpi erakarpen turistikok sarrerak 'online' eskuratzeko aukera eskaintzen dute

Karpin Fauna bisitatzeko sarrerak online lor ditzakezue! Eskualdeko beste zazpi erakarpen turistikok bezala, Karrantza Haranan dagoen animalien babes-gunea sarrerak ordenagailua edo edozein gailu mugikorra erabiliz erreserbatu eta ordaintzeko aukera eskaintzen du aste honetatik aurrera. Helburua bisitaren planifikazioa erraztea, aforoak hobeto kontrolatzea eta harreman sozialak ahalik eta gehien murriztea da.

Karpin Fauna EZ da zoologikoa, babes zentroa baizik. Hemen ingurune seguru batean bizitzeko aukera dute berezko habitatera itzuli ezin diren animaliak, bortizkeria, ezkutuko ehizaren edo abandonuen biktimak. Armañongo Parke Naturaletik eta estalaktita eszentrikoen munduko errekorra duen Pozalagua kobazulotik oso gertu dago.

Horiek horrela, zehatz-mehatz planifikatu ahal izango duzu zure egonaldia Karrantzan hemendik aurrera. Gogoan izan Bizkaiko haranik zabalena paradisu natural hutsa dela. Gainera, bertako Pozalagua kobazuloak eta Dolomitas Museoak dagoeneko sarrerak 'online' lortzeko aukera ematen zuten dagoeneko.

Klik egin eta sarrerak lortu!

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak (Abanto-Zierbena), El Pobaleko burdinolak (Muskiz) eta Loizaga Dorreko Rolls-Royce bildumak (Galdames) sarrerak Interneten bidez erosteko aukera eskaintzen dute ere. Hurrengo hilabeteetan, beste erakarpen turistiko batzuk gehituko dira sistema honetara, erreserba-prozesua errazteko eta koronabirusaren garaian segurtasun maximoa bermatzeko.

Albiste gehiago