Berrirekitze-egutegia

2020-05-29

OHARRAMaskarak nahitaez erabili beharko dira esparru itxietan.

Enkarterriko museoak eta leku turistikoak berrirekitzen hasi dira. Horretarako, higiene-neurriak muturreraino eraman dituzte eta edukiera erdira murriztu dute. Hauxe da hurrengo egunetarako aurreikusitako berrirekitze-egutegia:

 

Maiatzak 30

❱ Sopuerta Abentura, zuhaitzetan abenturak izateko Euskadiko parkerik handiena. Esparruaren barruan dagoen jatetxeak ere zabalduko du. Parkea bisitatzeko 663 805 609 telefonoan erreserba egitea edo info@sopuerta-abentura.com helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da, edukiera %50 murriztu baita. [Informazio gehiago eta ordutegia]

 

Ekainak 2

Enkarterrietako Museoa (Sopuerta). Sarrerak doakoa izaten jarraituko du eta, erreserba egitea ezinbestekoa ez den arren, edukiera %50 murriztu da. Higiene-neurriak indartu dira. [Informazio gehiago eta ordutegia]

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena). Bisitaldia hitzartzeko, 946 36 36 82 telefonora deitu beharko da, leku-arazoak eta itxaronaldiak saihesteko. Ordutegia ohikoa izango da. [Informazio gehiago eta ordutegia]

Armañongo Parke Naturaleko Parketxea, ohiko ordutegiarekin.

 

Ekainak 6 eta 7

Karrantzako Pozalagua kobazuloak eta Dolomitas Museoak ekainaren 6an eta 7an zabalduko dute berriz ere 2x1 promozio batekin. Larunbatean eta igandean erabil dezakezue promozioa. Edukiera erdira murriztu da. Beraz, ezinbestekoa izango da erreserba egitea 649 811 673 telefonora deituz. Ohiko ordutegia mantenduko da. [Informazio gehiago eta ordutegia]

Karpin Faunak ekainaren 6an berrirekiko, %50eko edukierarekin. Instalazioetan desinfekzio lanak indartu ahal izateko, itxiera 18:00etara aurreratuko da asteburuetan, jaiegunetan eta egunero uztailaren 1etik irailaren 1era. Astelehenetik ostiralerako ordutegia, ekainean zehar, ohikoa izango da: 11:00etatik 15:00etara. [Informazio gehiago eta ordutegiak]

Europako Rolls-Royce bildumarik handiena den Loizaga Dorreak (Galdames) ekainaren 7an irekiko du. Ordutegia ohikoa izango da: igandeak eta jaiegunak, 10:00etatik 15:00etara. [Informazio gehiago, sarrerak eta ordutegia]

 

Ekainak 9

La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda). La Encartada ehun-gaiak ekoizten zituen XIX. mendeko fabrika da, jatorrizko dekorazioa eta dotazio teknologikoa bere horretan mantendu dituenak. Museora joan aurretik, 946 80 07 78 telefonora deitzea gomendatzen dugu. [Informazio gehiago eta ordutegia]

El Pobaleko burdinola eta Muñatones gaztelua (Muskiz). El Pobal Barbadun ibaiaren arroan (Muskiz) dagoen XVI. mendeko lantegi hidraulikoa da. Burdin harria lantzen zuten hemen, mota guztietako lanabesak eta tresnak sortzeko. Euskadin jatorrizko makineria mantendu duen burdinola bakarra da. Muñatones gazteluak ekainaren 20an berrirekiko du. [Informazio gehiago, erreserbak eta ordutegia]

 

Ekainak 11

Historiaren Museoa eta Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa, ohiko ordutegian eta erreserba egiteko beharrik gabe. Hala ere, edukiera erdira murriztuko da.

 

*Enkartur-Balmasedako turismo-bulegoa normaltasunez arituko da ekainaren 2tik aurrera. Ekainaren 6an, larunbata, Lanestosako autokarabana-gunea irekiko du eta ekainaren 8an, astelehena, Balmasedakoa.

Albiste gehiago