Maiken Brewery

Garagardo artisaua

Berezko izaera duen garagardo artisaua

  • Kate Kut, Stout garagardoa da, ale estilokoa, oso iluna, Britaniar Uharteetan jatorria duena. Bada beltzaren hurbileko kolorea, mingotsa eta garagar txigortutako maltaz egina, apar oso bereizgarriarekin. Bizia baina orekatua, gorputz askorekin eta krematsua, fruitu lehorren eta kafearen oroimen gozoekin. Afari ostean edateko ezin hobea da, brandy edo likoreen ordez.
  • Heisenbierg, Imperial Pale Ale (IPA) bat da, gehienbat, bere mingots zapore fuerteagatik eta bere graduazio altuagatik. Bere alkoholaren 8º-ak, ederki orekatzen dira malta berezien gozo karamelizatuarekin. Zapore eta usain nahaste honek, garagardo artisau ideala egiten dute lagunekin trago bat hartzeko.
  • Psycho Tropic, Tropic Ale bat da, oso bitxiak diren fruitu tropikalen usainarekin, mangoa eta marakuia. Usain honek garagardo hau karakterizatzen du, ameriketako hiru lupulu desberdine nahasketarekin lortuta, berezko nortasuna ematen diotena, pixka bat txigortua eta apar izugarria, garagardo hau oso freskagarria egiten duten eta bere 4º-ekin, ezin hobea da errepikatzeko.
  • Rokai, Amerikan Pale Ale bat da, lau malten nahasketarekin egina, gorputza eta kolorea ematen diotena. Aukeratutako lupuluak amerikanoak dira eta garagardoari mingoztasuna ematen diote, honek malteei bigarren mailako pertsonaiak bihurtzen die. Haien artean, "cascade" izenekoa, garrazki karakterea ematen dio. Koloreari dagokionez, anbar eta laranja tonuak hautemangarriak dira. Iraunkorra eta krematsua den aparra du. Garagardo mota hau bikaina da haragi guztiekin edo gazta suabeekin laguntzeko.
Ref.: Kafe Kut

Productos disponibles:

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Ref.: Kafe Kut

Productos disponibles:

Informazio praktikoa

Helbidea

Virgen de Gracia Kalea, 27
48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Kontaktua

Mobila: 637 803 295
Email:

Website

www.maikenbrewery.com