Pozalaguako Koba Paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik

Pozalaguako koba paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz.

  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 1
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 2
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 3
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 4
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 5
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 6
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 7
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 8
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 9
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 10
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 11
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 12
  • Pozalaguako Kobak Karrantza Bizkaia 13

Koba honek kasualitatez aurkitu zuten 1957an, eta berritze prozesu baten ondoren jendearentzat ikusgai jarri da, bere aberastasuna miresteko.

1957ko abenduaren 28an, ondoko dolo mita-harrobi bateko lehergailu baten eztandak agerian jarri zuen haitzaren barruan ezkutaturiko haitzulo hau. Gidaturiko bisitaldi batean, haitzuloaren barruan sartuko gara, eta bertan, harribitxi geologiko horren aberastasun itzela ikusi ahal izango dugu. Ibilbidea metalezko pasagune batzuekin egokitu da, haitzuloaren barruan errazago ibili ahal izateko.

Interesgarriena estalaktita mota jakina da, eta horiei eszen triko esaten zaie. Erronka handia egiten diote grabitatearen le geari, eta norabide guztietarako adarrak dituzte, elkarrekin lo tuta eta korapilatuta. Eraketa horren jatorria ezezaguna da oraindik, eta prozesu natural horren inguruko azalpen asko eman dira. Eszentrikoen presentzia handiagoa Versailleseko gelaren sabaian ikus daiteke.

Eurien garaian, haitzuloaren zorua urez betetzen da, aintzira txikia osatuz; horrek ispiluaren efektua sortzen du eta, horrela, argiztapenaren laguntzarekin, edertasun ikusgarriko giroa sortzen da.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Peñas de Ranero
48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Kontaktua

Mobila: 649 811 673

Ordutegia / Oharrak

POZALAGUAREN ORDUTEGIA 2013 IREKITA: Asteburuetan, zubietan eta jai egunetan urte osoan irekita. Eguberrietan irekita, 24-25-31-1 eta 6 izan ezik. Aste Santuan (aste Santua eta Paskua) Udan ( ekainaren 15-etik irailaren 15-era) urteko beste egun guztietan adostutako bisitak. ITXITA: Irailaren 18-an (el Sucesoko festa) Urteko Astelehen guztietan ( jai egunak eta zubiak izan ezik) ORDUTEGIAK: Apirilaren 1-etik Urriaren 15-era: 11.00-20:00 (azken pasea 19:00etan) eta Urriaren 16-tik Martxoaren 31-arte: 11:00-18:00 (azken pasea 17:00-etan)

Serbitzuak / Informazio gehiago

Ranero herrixkatik bi kilometrora kokaturik dago, izen bere ko haitzaren oinean.

Prezioa

Helduak: 7€

Umeak (8-16 urte): 4€

Jubilatuak / pentsiodunak: 4€

Ikasleak: 4€

Talde antolatutak: 4€

Ikasle taldeak: 3€

Karpin+Pozalagua eskaintza berezia: bi leku horietako edozeinetarako banakako sarrera erakusten baduzu, beherapen handia lortuko duzu bestean.

Enkanterri Bizkaia card deskontua: %10ekodeskontua txartel-eramailearen eta lagun baten sarrerako prezioan.