Muskiz

Ibilbide gidatua Muskizen: meategitik zamalekura

Muskiz Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen garai batean. Burdin minerala trenbidez garraiatzen zuten Burdin Mendietatik kostaldeko zamalekuetaraino. Ibilbide gidatu honetan, oinez egingo dugu Kobaron eta El Piquillo zamalekua lotzen dituen Bide Berdean zehar (5 km). Muskizen hasi, eta Ontonen (Kantabria) amaituko dugu. Ibilbidean aztarna ugari agertuko zaizkigu, meatze-prozesuaren urrats guztietatik gidatuko gaituztenak, mineralaren erauzketatik ontziratzera arte.

Muskiz

Ibilbide gidatua Muskizen: meategitik zamalekura

Informazio praktikoa

Helbidea

Parking de Kobaron
48550 MUSKIZ (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 802 976
Email:

Ordutegia / Oharrak

 

Topagunea: Kobarongo aparkalekua [ikusi Google Maps-en]

Ordua: 11:00

Iraupena: 2 ordu

 

* Ibilbideak 5 kilometroko distantzia du. Gomendagarria da arropa eta oinetako erosoak eramatea.