Trapagaran

Bisita gidatua: meatzarien herrixka Zugaztietan

Ezagutu Zugaztietako (Trapagaran) meatzarien herrixka eta bertako etxe bat, erabat zaharberritua. Europan hobekien kontserbatutako auzunetako bat da; alegia, meategietan bizia utzi zutenen oroimena ohoratzeko eta haien egunerokotasuna ulertzeko gunea.

Larreinetako funikularraren La Escontrilla geltokian geratuko gara, eta handik Zugaztietara igoko. Garraio-zerbitzu batek herrixkara hurbilduko gaitu etxebizitza bisitatzeko eta meatze-putzuetatik ibiltzeko.

Trapagaran

Bisita gidatua: meatzarien herrixka Zugaztietan

Informazio praktikoa

Helbidea

Funicular de Larreineta
Estación de La Escontrilla
48510 TRAPAGARAN (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 802 976
Email:

Ordutegia / Oharrak

 

Topagunea: Larreinetako funikularra [ikusi Google Maps-en]

Noiz: abenduaren 8a | abenduaren 17a | abenduaren 23a

Ordua: 12:00etan

Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu

Prezioa: 8 € pertsona bakoitzeko


* Ibilbidea erraza da, tarte zailik eta desnibel handirik gabea. Gomendagarria da arropa eta oinetako erosoak eramatea. Prezioak ez du tranbiaren kostua barne hartzen (0,45 € ibilbide bakoitzeko Barik txartela erabilita; 1,75 € eskudirutan ordainduz gero).