Pozalagua kobazuloa

Guía Repsoleko Txokorik Onena (2013)

Naturaren zirrara beste inon ez bezala azaltzen da Karrantzako Pozalaguan kobazuloan. Ikuskizun bakarra ezkutatzen du haitzuloak: forma imajinaezinak hartzen dituzten estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena. Formazio hauek grabitate-legeei aurre egiten diete itxuraz eta mosaiko liluragarria osatzen dute. Australian baino ez da ematen halako kontzentraziorik. Repsol Gidako txokorik onena aukeratu zuten leizea 2013an. Lehiaketari esker, Euskadiko natur-altxorren artean merezi duen postua lortu du Pozalaguak.

Lurpeko multzoa harrigarria da. Ibilbideak zutabe, kolada eta aintziren artean sigi-saga egiten du. Kobazuloaren sabaitik estalaktita eszentrikoak milaka eta nahi bezala erortzen dira. Izugarrizko koralezko uharria osatzen dute itxuraz estalaktitek, Lurraren erraietan zehar zabaltzen den baso modukoa. Pasabidearen amaieran egokitutako behatokitik Pozalaguako handitasunaz eta edertasunaz neurriz gabe gozatu ahal izango dute bisitariek. Barnealdeko tenperatura 13 gradukoa da urte osoan zehar. Beraz, komenigarria da janzkera aproposa ekartzea.

Kobazuloaren aurrealdean 2.000 pertsonentzako edukiera duen Pozalaguako anfiteatroa dago, antzinako dolomia harrobian zizelkatuta. Bertan kontzertuak, operak eta antzezlanak izaten dira sarri. Kepa Junkerak, nazioarteko koruek eta ospeko taldeek jo dute Bilbo eta Santander hirien arteko erdibidean dagoen auditorium honetan, sekulako esperientzia artistikoa eskaintzen baitu anfiteatroak. Adituen arabera, berdingabeak dira antzeztokiaren eskala eta akustika.

❱ Bisita turistikoak: Lurraren errai ikusgarrienetan barnera zaitez. Sekulako lurpeko unibertsoaaurkituko duzu, estalaktitaz, estalagmitaz, koladaz eta Pozalaguak ezaugarri dituen estalaktita eszentrikoez beteta.

❱ Pozalagua Flashback: Denboran atzera egingo duzu 1957ko abenduaren 28ra eta kobazuloko aurkitzaileek bizi zuten zirrara sentituko duzu. Horretarako, ilunpetan barneratuko zara kobazuloan, buruko linterna bat eramanez.

❱ Eskola taldeak: eskola taldeentzako bisitak adinaren arabera egokitzen dira. Bisita turistikoa zein Pozalagua Flashback esperientzia erreserbatzeko aukera dago. Pozalaguarako bisita Dolomitas Antzinako Fabrikarekin konbina daiteke.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Peñas de Ranero
48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Kontaktua

Mobila: 649 811 673

Website

cuevadepozalagua.eus

Ordutegia / Oharrak

Ordutegia:

Asteburuak, zubiak eta jaiegunak urte osoan zehar

11:00etatik 20:00etara Aste Santutik urriaren 16ra arte. Azken pasea: 19:00etan

Urteko gainontzeko sasoietan: 11:00etatik 18:00etara. Azken pasea: 17:00etan.

Ekainaren 15etik irailaren 15era: asteartetik igandera eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara (azken pasea: 19:00etan).

Urteko gainontzeko egunak: bisitak erreserbarekin (gutxieneko taldea: 10 pertsona.

Aste Santua (Ostegun Santua eta Paskoa astea): asteartetik igandera eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara (azken pasea: 19:00etan).

Gabonak (Gabonetako astea eta Urte Berria):asteartetik igandera 11:00etatik 28:00etara (azken pasea: 17:00etan).

ITXITA: astelehenetan (jaiegunetan, zubietan eta irailaren 18an izan ezik).

Prezioa

- Tarifa orokorra: 7 €

- Tarifa murriztua: 4 € (8 eta 16 urte bitartekoak, jubilatuak eta taldeak)

- Doako sarrera: 8 urtetik beherakoak