Ibilbidea: Zalla - Balmaseda

Ibilaldia Murga jauregiko lorategietan hasten da. Egun hor gure udaletxea dago, lorategi eta zuhaitzez inguratutako lursail batean, eta bertako landare-espezieak paregabeak dira. Toki zoragarri hori bisitatu ostean, mendebaldetik irten eta Mimetizeko hirigunetik urrunduko gara, kurba eta dimentsio handiko eraikin abangoardista baten bila: Zalla zine-antzokia.

2004an inauguratutako eraikin berezi horrek bertako mendien lineak islatu nahi ditu bolumen nagusian, eta erantsitako eraikinean musika pentagrama bat islatzen du, nota eta guzti. Eskualdeko kultur zentrorik handiena da eta bertan biltzarrak edo kongresuak antolatzeko aukera ematen duen aisialdi-eskaintza handia izaten du.

Agirre Lehendakaria etorbidetik aurrera egiten badugu, viktoriar estiloko ikastetxe paregabea ikusi ahal izango dugu. Ehun urte baino gehiago dituen maristen San Migel ikastetxea da, eta 1994 urtera arte Irlandako amek zuzendu zuten. Jarraian, San Pedro egoitzazko auzoarekin egingo dugu topo. Eta txaletak biltzen dituengune hori atzean utzi bezain laster, ibilbide honetako tokirik garrantzitsuenetako batera helduko gara: San Pedro Zarikete multzora, hain zuzen ere.

Toki hori entzutetsua izan zen pertsonen eta animalien “izpiritu gaizkileak” urruntzen zituzten aztikeria-errituak direla eta. XII.mendeko ermita du, Santiago bideko gurutzeduna eta erromesentzako iturria, baieta Gernikako Arbola zaharraren kimua ere.

Zarikete multzoa utzi eta metro batzuk geroago, errepidearen eta trenbidearen bestaldean bide birgaitu bat abiatzen da. Zehazkiago esanda, Erdi Aroko galtzada da. Burtzeñatik etorrita eta Balmasedarantz joanda, galtzada horrek asfaltatutako pista batera eramaten gaitu. Kadagua ibaian zehar Bolunburuko atsedenlekura helduko gara.

Atsedenerako eta gozamenerako zerbitzuak dituen leku honetan, egurrezko zubi batean hartuz gero, bidegorri batera heldu eta horretatik jarraituta beste gune batzuetara hel gaitezke, esate baterako “sorginen landara” (zubia zeharkatu eta 50 metro eskasera) eta “Bolunburuko Markoaren Kastroa”, udalerriko aztarnategirik garrantzitsuena (ordu bateko igoera gutxi gorabehera).

Baina zubia ezkerretara utzi eta bidean aurrera egingo dugu. Bertan Bolunburuko guneak multzo historikoa azalduko digu. Lehenengo eta behin, garai bateko burdinola eta errotenaurriek, eta zabalgunean, Santa Ana bazeliza eta Bolunburuko dorretxea.

Bertako bidetik aurrera jarraituta, La Herrera hirigunera heldukogara; Zalla osatzen duten bost hiriguneetako batera.

Errepideko 500 bat metro horietan arretaz ibili behar dugu. Bertatik gorantz begiratuta Santa Isabel eliza (estilo neoklasikokoa) ikusiko dugu. Egun zaharberrituta eta atsedenleku baten barruan dauden garai bateko Taramona eskolen parean, errepidea atzean utziko dugu.

Toki honetatik asfaltatutako bidea hasten da, errekarekin paraleloan doana. Bertan Terrerosko dorretxea (ibaiaren beste ertzean) ikusiko dugu, eta geroago, La Mella multzo historikoa. Izugarrizko basoan barrena Paduako San Antonioren ermitarekin eta Urrutia familiaren etxe-jauregiarekin egingo dugu topo (azken hori egoera txarrean, baina ondareari dagokionez oso garrantzitsua da).

Metro batzuk aurrerago, Bizkaiko lehenengo hiribildua izan zen( 1199) Balmaseda udalerriaren kanpoaldean sartuko gara. Ibarrean aurrera jarraituta, erdiguneraino helduko gara eta bertan, besteak beste, San Severino eliza (XV. mendekoa), udaletxea (eraikin barrokoa, baina estilo klasizista) edo Zubi Zahar ezaguna (harresiak zituen garai bateko Balmasedaren testigantzarik zaharrena) ikusiko ditugu.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Kosme Bibanko Etxebarria Hiribidea, 2
48860 ZALLA (Bizkaia)

Ordutegia / Oharrak

- Distantzia: 7,6 km

- Denbora bizikletaz: 2 ordu

- Denbora (trekking): 4 ordu

- Zailtasuna: Baxua