Ibilbideak Artzentalesetik

Posta-txartel paisaiak

Historia ezer gutxi dakigu Artzentaleseko historiari buruz XIII. mendea baino lehen. Lehenengo aipamenak 1214koak dira, eta hauei esker dakigu haran honek “Argentales” izena zeukala.

Meatzak 1880 eta 1890 urteen artean Artzentales udalerrian hainbat meatze ustiatzen hasi ziren. Meatzeek eragin zituzten bultzada ekonomikoa eta demografikoa funtsezkoak izan ziren, haran honen historiako garai luze bat ixteko.

Hauek itxi zirenetik aurrera (berrogei eta berrogeita hamar urte egon ziren itxita), biztanleek bizimodu tradizionalari ekin zioten berriro ere. Bizimodu honetan, nekazaritza, abeltzaintza eta basoen zaintza nagusitu ziren. Baina antzinako garaiak gogorarazten dizkigun irudi honek oso gutxi iraun zuen, izan ere, berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetatik aurrera gure egunetara iritsi den despopulatze-prozesua hasi zen. Joera hau komunikabide nagusietatik urrun dauden udalerri guztietan errepikatzen da.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.artzentales.org

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Zer ikusi

 

Ibilbideak