Ibilbideak Alonsotegin

Ganekogorta (Ganeko ingurua)

Zailtasun handiko ibilbide zirkularra, Ganekogorta gailurreraino. Ibilbidea egun oskarbietan egitea gomendatzen dugu, paisaia ikusgarriez gozatzeko (bi noranzkoetan egin daiteke). Hasiera puntua Azordaiaga auzoan dago. Mendiaren 998 metroko altuerara iritsitakoan, 360 graduko bista ikusgarriez gozatzeko aukera izango dugu.

❱ Deskargatu ibilbidearen fitxa teknikoa.


Tontorra

Ibilbide ezezaguna, nahiz eta mendi munduaren artean ezaguna den ingurune batean egon. Kasu honetan, Pagasarri eta Ganekogorta mendien behealdean ibiliko gara, Tontorra mendiaren gailurra erreferentzia gisa izanik (Azordaiaga auzotik sartuko gara). Gailurrera iritsitakoan, PR100 pistarekin bat egingo dugu, eta baso hostotsuetan barrena jarraituko dugu, Fuente El Oro aisialdirako guneraino.

❱ Deskargatu ibilbidearen fitxa teknikoa.


Ganekogorta berrezagutzen

❱ Deskargatu ibilbidearen fitxa teknikoa.

Berrezagutu Bilbo eta Enkarterri arteko muga markatzen duen 1.000 metroko altuera duen tontor mitiko hau. Ganekogorta Alonsotegi udalerrian dago eta, garai batean, Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat izan zen. Ibilbidea hau bi modalitatetan banatu dugu: berdea, errazagoa, eremu teknikorik gabekoa eta desnibel txikiagokoa, eta gorria, hainbat tarte tekniko dituena.

❱ Ibilbide luzea: Jarraitu ibilbideari Wikiloc-en

❱ Ibilbide laburra: Jarraitu ibilbideari Wikiloc-en

 

Ibilbideak Alonsotegin

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.alonsotegi.net

Zerbitzuak / Informazio gehiago

“Wikiloc”

Jarrai iezaguzu Wikiloc-en

Bisitatu Vist Enkarterri-ko kontua eta jarraitu gure ibilbideak doan!