GR123: Bizkaiko bira

* OHARRA: track-aren formatua GPX da. Fitxategia irekitzeko, aplikazio bateragarri bat instalatu beharko duzu mugikorrean, artikulu honetan adierazten diren bezalakoak.

Atal honetan Enkarterri eta Meatzaldea zeharkatzen dituzten GR® 123 ibilbidearen etapak bildu ditugu. Ibilbide osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian eskuragarri dago.

 

Lanestosa - Lanzas Agudas

Eta honek Calera ibaiaren haran osoa zeharkatzen du Zalama mendiaren hegaleraino. Ia 1.000 metroko desnibela gainditzen du. Ordunteko mendilerrotik jarraitzen du ibilbideak, Karrantzako Lanzas Agudas auzoraino, eta han amaitzen da.

 

Lanzas Agudas - Balmaseda

Ordunteko mendilerrotik igarotzen da etapa, eta bertatik Karrantzako (Bizkaia) eta Menako (Burgos) haranak ikusten dira. Kolitza deiadar-mendira helduko gara eta bertatik Bizkaiko lehen hiribildua den Balmasedara.


Balmaseda - Gordexola

Balmasedatik abiatu eta Trasmosomosko mendilerroan barna ibiliko gara, ikuspegi zoragarrien artean. Hainbat baso mistok eta baso-landaketek landare-mosaiko koloretsua osatzen dute. Aiega errekara jaitsiko gara, eta ibaiertzetik aurrera egingo dugu Gordexolako Herrerías ibaira iritsi arte. Ibilbidean, haran honetako jauregi barrokoak eta indiarren jauregiak ikusiko ditugu.


Muskiz - Turtzioz

Muskizen hasiko gara, eta laster inguru landatar eta hostotsu batean sartuko gara, larrez eta mendi gailur txikiz (Mello eta Ventoso mendiak, esaterako) beteta. Ibilbidea paisaien arteko muturreko trantsizioaren adibide argia da.


Turtzioz - Baños de Molinar

Aguera ibaiaren arroan zehar eta Turtzioz eta Karrantza arteko mugan zabaltzen den Armañongo Parke Naturalaren parajeetan barneratuko gara etapa honetan. Pozalagu kobazuloan edo Los Jorrios mendigune karstikoan har dezakegu atsedena.


Baños de Molinar - Lanestosa

Ibilbidea Karrantza ibaiaren ondoan hasten da, bidexka eta landa-bideetatik igoz. Hornijo mendilerroko harkaitzezko pareta malkartsuen ikuspegi ikusgarriak laster agertzen dira, artadi eta pagadiz inguratutako bideetan zehar. Lanestosan amaitzen da ibilbidea, GR 123ren hasieran.

GR123: Bizkaiko bira

Informazio praktikoa

Zerbitzuak / Informazio gehiago

“Wikiloc”

Jarrai iezaguzu Wikiloc-en

Bisitatu Vist Enkarterri-ko kontua eta jarraitu gure ibilbideak doan!