Brena: ibilbidea bazkalekuetatik

Enkarterrietan, abereak udan aprobetxatzen zuten goi-bazkalekuetako belarrari Brena deritzo.

Ibilbide luzea Ordunte Mendietako bi ingurune nagusietatik; pagadiak eta txilardiak. Altzifre, pinu eta izei plantazioen artean ibiltzen hasiko dugu bidea. Hala ere, oso azkar pagadi autoktonoan murgilduko gara. Jarraian Saldueroko Lautadara helduko gara, hau botanikari eta abeltzainen txokoa da. Hemen zohikatz guneak eta txilardiak nagusitzen dira.

Jaitsiera, Karrantza eta Mena haranak banatzen dituen gailurretik hasiko dugu, hemendik ingurunearen ikuspegi ezinhobeaz gozatu ahal izango dugu. Mendilerroaren oinarrira heltzean, pagadi batean murgilduko gara, udan ahabiaz gainezka dagoena. Abeltzainen aspaldiko txabolak bisitatu ondoren, begiratoki natural batera helduko gara. Berriz ere abiapuntura itzuliko gara 13 ur-jauzi izugarriak zeharkatuz.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Kontaktua

Mobila: 946 802 976
Email:

Ordutegia / Oharrak

Asteko egun guztietan.

Erreserba egitea beharrezkoa da.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

- Zailtasuna: Altua.

- Desnibela: 748m.

- Iraupena: 8 ordu.

- Distantzia: 20km.

- Gutxieneko taldea: 2 pertsona.

- Gehieneko taldea: 20 pertsona.

* 20 pertsona baino gehiagoko tadeek, bidali mail bat ala telefonoz deitu.

Prezioa

Helduak: 25€

12 urte arte: 15€

5 urte baino gutxiago: Doan