San Andres de Biañez elizako margoak

XV eliza

Kristoren Nekaldia, San Andresen Gurutzea eta Azken Afaria irudikatzen dituzte Errenazimenduko margo hauek.

Karrantzako San Andres de Biañez eliza berritzen ari zirenean egurrezko erretaula bat desmuntatu behar izan zuten. Orduantxe, eta halabeharrez, XV. mendeko fresko izugarria azaleratu zen horman. Kalkulaezina da Errenazimenduko pintura hauen balioa; izan ere, Euskadiko margolan baliotsuen artean nabarmentzen dira, adituen arabera.

Multzoari bitxitasunik handiena ematen diona buruhormako sasi-erretaula pintatua da, ez baita ohikoa eskualdeko ondarean. Pasiotik ateratako eszenen deskribapen programa zabala garatzen da bertan. Batez ere marrazkiak dira, zuri, beltz eta gorriz eginak, ñabardura handirik barik eta, oro har, zakar samarra den estilokoak.

Erreserba egitea beharrezkoa da eliza eta freskoa bisitatzeko. Margoak ez ezik, Amerikak egin zituzten eta Karrantzara aberastuta bueltatu ziren indianoen istorioak kontatuko dizkizugu bisitaldian.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Iglesia San Andrés de Biañez
Bº Biañez
48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 806 928

Ordutegia / Oharrak

Erreserba beharrezkoa da

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Informazioa eta erreserbak: 696 446 301