Janztearen artea Basque Design Center-en

Doako bisita gidatuak

❱ Larunbat eta igandeetan: ordu oro Basque Design Center-eko ordutegian (erreserba ezinbestekoa da).

Asteko gainerako egunetan: egutegiaren arabera.

❱ Erreserbak: 944 14 40 61.

__________________________

Mercedes de Miguelen Janztearen artea erakusketa ikusgai izango da Basque Design Center berriaren eraikin abangoardistan apirilaren 25era arte. Erakusketak Bilboko diseinatzailearen bilduma bakoitzeko pieza adierazgarrienak biltzen ditu. Dotoretasunak eta arteak bat egiten dute moda-etxearen nortasunean inspiratutako eskulturetan.

Muntaia harrigarria du erakusketak: goiko solairutik hall-eraino erortzen den soineko-kaskada batek gure arreta erakartzen du berehala eta barrura 'arrastaka' eramaten gaitu. Bertan, hainbat aretotan sakabanatuta, Piezak, ikus-entzunezko materialarekin batera, hainbat aretotan banatzen dira, eta jantzi zituzten emakumeen istorioak kontatzen dizkigute: soprano famatuak, pasareletako modeloak, aktore sarituak eta milaka emakume gehiago.

Ikusgai dauden jantziak —atzokoak eta gaurkoak— artisau-mundura hurbiltzen gaituzten elaborazio-prozesuak erakusten dituzte. Esaterako, patroien gainean eskuz egindako zertzeladak, jantzi bakoitza bakarra izan dadin. Mercedes de Miguelen ezaugarrien artean kolorea, diseinu denboragabeak eta luxuzko xehetasunak nabarmentzen dira. Bilboren izena modaren podiumera eraman du bere diseinuekin.

Mercedes de Miguel

Mercedes de Miguel Burgosko herri batean jaio eta Bilbora joan zen 15 urte zituela. Hemen hasi zituen bere ikasketak eta, 1989an, De Miguel moda-etxea sortu zuen. Cibelesen –eta Gaudin geroxeago– ikusi ahal izan genituen De Miguelen soinekoak 1999 eta 2005 bitartean. Diseinatzaileak maitasun handiz gogoratzen du Guggenheim Museoan Paco Rabanne eta Carolina Herrerarekin egindako desfilea. Inma Shara orkestra-zuzendaria edo Ainhoa Arteta sopranoa bezalako emakumeak De Miguelen soinekoak jantzi dituzte. Baita Blanca Lik zuzendutako Los Goya 2012 musikaleko dantza-taldeak.

Moda eta altzarien diseinuaren arloetan espezializatutako I+G zentroa da Basque Design Center. COVID-19ak eragindako murrizketak direla eta, bisitari-kopuru maximoa eta aretoetako edukiera mugatu dira. Gainera, ibilbide finko bat zehaztu da pertsonak gurutz daitezen saihesteko.

Null

Null

Null

Null

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Basque Design Center (junto al hotel Erreka)
Barrio Lasier, 15 - A
48840 GÜEÑES (Bizkaia)

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Doako sarrera

Noiz: 2020ko abenduaren 2tik 2021eko apirilaren 25e.

❱ Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara.

❱ Erreserbak: 944 14 40 61 | 682 773 891 | info@enkartur.eus.