ARENATZarte

Aire zabaleko eskulturen parkea

Bertan aurkitu ahal diren eskulturetaz nahiz obretaz eragozpenik gabe gozatzeko gune naturala.

ArenatzARTEn (Güeñes) naturak eta arteak bat egiten dute ehun urtetik gorako zuhaitz eta abangoardiako eskulturen artean. Lorategi botaniko hau, bere kristalezko etxearekin, aparteko bazterra da irakurtzeko, naturan eta kontenplazioan murgiltzeko edo umeekin primeran pasatzeko.

Parkea gaur egun Udaletxea den Villa Urrutia etxeko lorategietan zabaltzen da. Leandro Urrutia indianoak eraikitzea agindu zuen. Urrutia Mexikon aberastu zen eta mundu guztitik sekulako zuhaitzak eta landareak ekarri zituen. Lorategiko pasealekuek kutsu erromantikoa dute, pergola eta urmaelarekin, eta apartak dira irakurtzeko edo erlaxatzeko.

 

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Enkarterri Kalea, 5
48840 GÜEÑES (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 802 976
Mobila: 649 890 320
Email:

Ordutegia / Oharrak

ARENATZarte puede visitarse a cualquier hora del día. La entrada es libre.

Visitas bajo reserva previa en los siguientes teléfonos: 649 890 320 / 946 802 976.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Sarrera librea.

❱ Eskola-tailerrak. Bisita gidatuak eta eskola-tailerrak eskaintzen ditu ARENATZartek. Informazio gehiago: 649 890 320 o 946 802 976.

Dokumentuak

Prezioa

Sarrera doan