Sekulako aurkikuntza

Bisitaldi konbinatua: Pozalagua kobazuloa, Armañongo Natur Parkeko Interpretazio Zentroa eta Dolomitas Fabrika.

Ezusteko tokian hasten da Karrantzan zehar abiatzen den industria ibilbide hau: Pozalagua kobazuloan. Naturaren zirrara beste inon bezala azaltzen da munduan estalaktita eszentrikoen multzorik handiena duen haitzulo honetan. Kasualitatez aurkitu zuten lurpeko katedral hau 1957an, Donosa harrobian gertatutako leherketa batek mendia zulatu ostean.

Antzinako harrobia kareharrian zizelkatutako anfiteatroa da gaur. Dolomia hutsa (diamante-haria izeneko teknikaren bidez moztuta) begi-bistan agertzen da, marmola bezain distiratsua. Izan ere, dolomitizazio-prozesua behatzeko Iberiar penintsulako toki onenetako bat da Pozalaguako anfiteatroa.

Minerala gaur egun Armañongo Natur Parkeko Interpretazio Zentroa den lekuan birrintzen zen. Hemendik Dolomitas Fabrikaraino eramaten zuten aireko tranbia baten bidez, Bizkaiko azkenekoa. Tranbia eskuz mugitzen zuten polea erraldoiak oraindik ere ikus ditzakegu. Lantegian prozesatutako dolomiarekin adreilu erregogorrak fabrikatzen ziren, ezinbestekoak Euskadiko industrializazioan, labe garaiak estaltzeko erabiltzen baitziren

Columna derecha

Prezioa

10 € pertsona bakoitzeko

❱ 20 pertsonatik gorako taldeak: 5 €

 

Ordutegiak

Pozalagua kobazuloa

Armañongo Interpretazio Zentroa

Dolomitas Museoa

 

Informazioa eta erreserbak

946 806 928