Piraten lurraldea

Ongi etorri piraten lurraldera. Etxeko txikienak zuhaitzetatik eta itsasargi batetik igoko dira, itsaslapurren sareetatik ihes egingo dute eta egundoko txirristetatik jausiko dira. Bitartean, gurasoek umeek bezain ondo pasako dute kortsarioen tabernan.

Bizkaia Park Abentura Güeñesen dago, Bilbotik 15 minututara, sorpresaz beteriko esparru itxian. 1 eta 13 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago parkea, adin bakoitzari moldatutako guneak baititu. Leku aparta da urtebetetzeak ospatzeko, talde txangoak antolatzeko edo primeran pasatzeko, bestelako aitzakiarik gabe.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Bizkaia Park Abentura
Arangoiti, 1 Pabellón 1D-1H
GÜEÑES (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 859 761
Mobila: 688 603 814
Email:

Website

www.bizkaiaparkabentura.com

Ordutegia / Oharrak

Web orrian kontsultatu.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Iraupena: 4 ordu

Prezioa

- Ostegunak arratsaldean: 4 €

- Ostiralak arratsaldean eta larunbatak goizean: 4 € (1,10 m-ko altueratik gora: + 2 €)

- Larunbatak arratsaldean: 8 € (1,10 m-ko altueratik gora: + 2 €)

- Igandeak goizean edo arratsaldean: 6 € (1,10 m-ko altueratik gora: + 2 €)

- Egun osoa:

> Larunbata edo igandea: 10 € (1,10 m-ko altueratik gora: + 2 €)

-Helduak: 3 € (tabernarako sarrera eta edari bat barne)