Lurraren erraietan

Gallarta

Concha II meatzeko ikuspegi zirraragarrien aurrean, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak gaur oroimena baino ez den oinazezko mundu batera garamatza. Hala ere, iragan horrek izugarrizko panoramikak laga dizkigu eta lurralde honen nortasuna definitu du.

Meategien eta lurraren erraietan bizitza galdu zutenen memoria bizirik mantentzen du museoak, Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan kokatuta. Meatze-tresna etaerreminten bilduma handienetako bat du. Bere xedea Euskadiko meatzaritzaren kultura eta historia ikastea eta zabaltzea da.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Museo de la Minería del País Vasco
Bº Campodiego, s/n. Gallarta
ABANTO-ZIERBENA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 363 682
Email:

Website

www.meatzaldea.eus

Ordutegia / Oharrak

❱ Asteartetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara(20:00etara uztailean eta abuztuan).
❱ Larunbat eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara(20:00etara uztailean eta abuztuan).
❱ Igandeetan: 11:00etatik 14:30etara.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Prezioa

❱ Tarifa orokorra: 3 €.
❱ Tarifa murriztua: 2 €.
❱ 8 urtetik beherakoak: doan.
❱ Bisita gidatua: 4 €.
❱ Iraupena: ordu bat.
*Erreserba beharrezkoa da.