Karrantza 4x4 ibilgailuan: Chozo

Chozo bat tumulu edo dolmen baten gertutasuna seinalatzen duen harri multzoa da. Ibilbide honetan geologikoki ongi ezberdintzen diren bi gunetan barrenduko gara: Ordunteko hareharriak eta El Mazoko kareharriak.

Lehenik eta behin, Saldueroko lautadaraino igoko gara. Udan aberea hemen bazkatzen da, zohikaztegian beste eremuetan urri diren plantak hazten baitira.

Segidan El Mazora abiatuko gara, baina lehenago Bizkaian monumentu gehien dituen estazio megalitikoan atsedena hartuko dugu. El Mazon kotxea aparkatuko dugu eta Relux-eko leihoraino ibiliko gara, Enkarterriko bazterrik politenetako bat.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Carrantia
48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Kontaktua

Mobila: 618 055 753
Email:

Website

www.carrantia.com

Ordutegia / Oharrak

Asteko edozein egunetan.

Erreserba egitea beharrezkoa da.

Serbitzuak / Informazio gehiago

- Iraupena: 4 ordu.

- Distantzia: 42km.

- Gutxieneko taldea: 2 pertsona.

- Gehieneko taldea: 6 pertsona.

Prezioa

40€ pertsona bakoitzeko