Karpin Fauna

Karrantza Haranan, naturaren itxurazko baretasunaren erdian, panterak, katamotzak, oreinak, kanguruak eta guanakoak zelatan daude. Karpin Fauna babes zentroko biztanleak dira. Animalia hauek bortizkeria edo ezkutuko ehizaren biktimak dira, berezko habitatera itzultzeko ezgai. Hemen ingurune seguru batean bizitzeko aukera dute.

Hiru gune tematikotan banatzen da Karpin Abentura: Dinosaurioen harana, Piztien lorategia eta Animalia, 55 espezieentzako babeslekua. Bere xede nagusia animaliak eta ingurunea errespetatzeko beharraren aldeko kontzientzia hartzea da.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Karpin
Biañez, 37
KARRANTZA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 107 066
Mobila: 626 622 245
Email:

Website

www.karpinabentura.com

Ordutegia / Oharrak

Udako ordutegia (uztailak 1 
- irailak 15):

Astelehenetik igandera 11:00etatik 19:00etara.

Neguko ordutegia:

Asteburu eta jaiegunetan 11:00etatik 19:00etara (urriaren 18an eta martxoaren 31n izan ezik, 17:00etan ixten duenean).

Aste Santuan eta Gabonetan zabalik. Ordutegia Kontsultatu.

Prezioa

- Tarifa orokorra: 10 €.

- Erretiratuak: 7 €.

- 4 eta 14 urte bitartekoak: 6 €.

- 4 urtetik beherakoak: doan.