Karrantza

Ibilbideak Karrantzan oinez eta 4x4 ibilgailuan

Arakatu Karrantzako txokorik ezkutuenak oinez edo lur orotako ibilgailuan. Bizkaiko haran zabalenean, baso amaigabeetan murgilduko zara, historiaurreko tumulu eta trikuharriekin topo egingo duzu, naturak zizelatutako arku batetik begiratuko duzu eta hegaztiak eta beste espezie batzuk ikusiko dituzu euren habitatean. Eman izena esperientzia hauetan naturarekin eta historiarekin konektatzeko, Euskadin hobekien kontserbatutako inguruneetako batean.

Oharra: ez da maskotarik onartzen, ibilbide hauetan ohikoa baita aske dauden abereak eta zaintza-txakurrak aurkitzea.

La Boherizako pagadia (oinezko ibilbidea)

[La Boherizako pagadiaren irudia]

Ibili errekasto, soinu eta naturaren aztarnen artean Bizkaiko haran zabalenean.

Hautatu data bat prezioa, ordutegia eta izen-emateak kontsultatzeko:

Armañon 4x4 ibilgailuan

[Armañon 4x4 ibilbidearen irudia]

Barnera zaitez baso, leize eta kobazuloen labirinto batean lur orotako ibilgailuarekin, egokitutako pistetan barrena.

Irisgarritasuna: dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako aukerak kontsultatu.

Hautatu data bat prezioa, ordutegia eta izen-emateak kontsultatzeko:

El Mirón begiratokia (oinezko ibilbidea)

[El Mirón begiratokiaren irudia]

Arakatu Armañongo karsta Pozalagua kobazulotik abiatzen den eta haraneko bistarik onenak dituen balkoi natural bateraino doan ibilbidean.

Hautatu data bat prezioa, ordutegia eta izen-emateak kontsultatzeko:

Baljerriko pagadia (oinezko ibilbidea)

[Baljerriko pagadiaren irudia]

Barnera zaitez Bizkaiko pagadi zabalenean eta bizi ezazu kolorezko ikuskizun bat Ordunteko mendilerroan.

Hautatu data bat prezioa, ordutegia eta izen-emateak kontsultatzeko:

Ordunteko mendilerroa 4x4 ibilgailuan

[Ordunteko mendilerroaren irudia]

Hartu parte Ordunte mendilerroan barrena lur orotako ibilgailuz egindako ibilbide honetan: pagadiak, txilardiak eta larreak Bizkaiko mendikate ezagunenetako batean.

Irisgarritasuna: dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako aukerak kontsultatu.

Hautatu data bat prezioa, ordutegia eta izen-emateak kontsultatzeko:

Karrantza

Ibilbideak Karrantzan oinez eta 4x4 ibilgailuan

Informazio praktikoa

Kontaktua

Mobila: 618 055 753
Email:

Website

www.carrantia.com/