Ezagutu ENKbike: ibilbide gidatuak bizikletaz

Arakatu Enkarterriko paisaiak, historia eta bazter ezezagunak bizikleta elektrikoz egindako ibilbide gidatu hauen bidez. ENKbike-ren bizikleta elektriko hibridoei esker, aldapez gehiegi kezkatu gabe gozatu ahalko duzu.

Kadaguaren arroa

Irteera · Abuztuak 27Irteera · Irailak 25
Kadaguaren arroan bizikletaz egiten den ibilbidea

Ezagutu Kadaguaren arroa bizikleta elektrikoz egindako ibilbide gidatu honen bidez, Balmasedatik abiatuta. Bizikleta elektriko hibridoaren alokairua prezioan sartuta dago. Ibaiari jarraituko diogu eta Gordexolaraino iritsiko gara. Bidean, historia eta ondare handiko paisaiak, herriak eta txokoak ikusiko ditugu.

Kantauri itsasoko kostaldea

Irteerak · Irailak 4 eta urriak 10
Kantauri itsasoko kostaldean bizikletaz egiten den ibilbidea

Ezagutu Kantauri itsasoko kostaldea bizikleta elektrikoz, Muskiztik abiatuta. Bizikleta elektriko hibridoaren alokairua prezioan sartuta dago. Itsaslurreko itsaslabar eta El Piquilloko ibilbidean barrena egingo dugu, itsasora begira. Bertatik, Castro Urdiales ingurura (Kantabria) joko dugu, burdinaren eta meatzeen aztarnak gordetzen dituzten lekuak arakatzeko.

Paisaia karstikoak

Irteera · Irailak 13
Paisaia karstikoetan bizikletaz egiten den ibilbidea

Ezagutu Armañongo Parke Naturaleko eta aldameneko paisaia karstikoak bizikleta elektrikoz, Karrantzatik abiatuta. Bizikleta elektriko hibridoaren alokairua prezioan sartuta dago. Bidean, sakonguneak, kareharrizko arrokak eta bestelako harkaitzak agertuko zaizkigu. Pozalagua kobazuloaren ingurua eta Bizkaiko haran handieneko beste txoko batzuk ere ezagutuko ditugu.

Burdinaren ibilbidea

Irteera · Irailak 20
Burdinaren ibilbidea bizikletaz

Ezagutu Bizkaiko Meatzaldea bizikleta elektrikoz egindako ibilbide gidatu honen bidez, Gallartatik abiatuta. Bizikleta elektriko hibridoaren alokairua prezioan sartuta dago. Burdin Mendietara eta Zugaztietara igoko gara, eta bidean, antzinako aire zabaleko meategiak, aintzira bihurtutako meatze-putzuak eta iragan industrialaren aztarna ugariak agertuko zaizkigu.

Burdinaren ibaiak

Irteera · Irailak 26
Burdinaren ibaiak ibilbidea bizikletaz

Ezagutu burdinaren ustiapenarekin lotutako ibaiak eta Bizkaiko meatze-historia bizikleta elektrikoz egindako ibilbide gidatu honen bidez, Barakaldotik abiatuta. Bizikleta elektriko hibridoaren alokairua prezioan sartuta dago. Galindo eta Barbadun ibaien parean ekingo diegu pedalei, eta La Arena hondartzara bertaratuko gara. Ondoren, El Pobaleko burdinolaren ingurura eta Burdin Mendietako Bide Berdera joko dugu, bertako iragan industriala gogoraraziko diguten paisaien eta aztarnen artean.

Ezagutu ENKbike: ibilbide gidatuak bizikletaz

Informazio praktikoa

Kontaktua

Tel.: 946 802 976
Email: