Egin zeure eltzekoa
Ikatzaz eta su txikian
¿Te gusta este sitio?
Bapo jan nahi duzu giro alai eta jostagarrian? Balmasedako Pintxo i Blanco tabernan gure sukaldaritzaren platerrik sendoena prestatzen irakatsiko dizugu, trenbideko langileek erabiltzen zuten jatorrizko egosketa teknikaz baliatuz. Indaba eltzeaz ari gara, nozki.
Saiheskiak, urdaiak, txorizoak, odolkiak... Mimoz eta pazientziaz kozinatuko duzu eltzea, egosketa hainbat ordutan zehar luzatuko baita ikatzeko su txikian. Nolanahi ere, pena mereziko du itxaronaldiak emaitza dastatuz gero.
Bitartean, Balmasedako Erdi Aroko kale harriztatuetan zehar ibili eta hiribilduko aspaldiko tradizio batean murgiltzeko aukera izango duzu:potea. Gustu ona eta dibertsitatea sustatzen duen Slow food elkartearen aipamena lortu du Balmasedaok eltzeak.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Helbidea
Pintxo i Blanco
Martin Mendia, nº 5
48800 BALMASEDA (Bizkaia)
Kontaktua
Mobila: 626 166 665
Email: jose.sarachaga@gmail.com
Website
Ordutegia / Oharrak
❱ Asteko edozein egunetan.
❱ Iraupena: egun erdia.
*Erreserba egitea beharrezkoa da.
Zerbitzuak / Informazio gehiago
❱ Gutxieneko taldea: 2 pertsona.
❱ Gehieneko taldea: 36 pertsona.
Prezioa
❱ Tarifa orokorra: 28 € pertsona baikotza.