Bisita gidatua Olabarrietako fanderian barrena
Ezagutu Olabarrietako fanderia (Sopuerta), burdina ijezteko erabiltzen zen antzinako lantegia. Bisita gidatu honetan, Burdinmendi Bide Berdetik oinez joango gara haren aztarnetaraino, basoak eta ura nagusi diren ingurune batean.
Uraren indarra nola aprobetxatzen zen eta iltzeak edo upeletarako uztaiak egiteko metala nola ijezten eta ebakitzen zen ezagutuko dugu. Enkarterriko historian arrastoa utzi zuten lanbideak eta garaiko langileen asmamena ezagutuko ditugu.
Bisitaren datuak
- ❱ Elkargunea: Bide Berdearen tarteko puntu bat, Artzentalesen (ikusi Google Maps-en)
- ❱ Noiz: azaroaren 15ean, igandea
- ❱ Ordua: 12:00etan (bisitak 2 ordu inguru irauten du)
- ❱ Prezioa: 12 € pertsonako
- ❱ Ibilbidea: 1,5 km joateko (3 km guztira, bide beretik itzulita)
Garrantzitsua: ibilbidea eremu hotz eta heze batetik igarotzen da. Arropa beroa eta oinez ibiltzeko oinetako erosoak eramatea gomendatzen dugu.
Non aparkatu
- Elkargunearen ondoan: aparkatzeko toki gutxi daude.
- Bide Berdearen hasieran: elkargunetik 1,5 km-ra (ikusi Google Maps-en).
Bidearen hasieran aparkatzen baduzu, etorri garaiz elkargunean 12:00etan egoteko.