Bide Berdea kart baten gainean

Inoiz ez duzu Burdin Mendiko Bide Berdea pedalezko kart baten gainean zeharkatu? Primeran pasako dute Bizkaiko industriaren erraietan etxeko txikienek. Meatze-trenaren antzinako tunelean barneratuko dira, meategiek moldatutako panoramika harrigarrien artean.

Bide Berdeak 42 kilometroko luzera du eta paregabea da familiartean eguna pasatzeko. Bertan ibilita historiaren eta naturaren arteko abenturan murgilduko zarete, meatzarien tren zaharraren aztarnak jarraituz Triano Mendietan (Biotopo babestua) eta Barbadun ibaiaren arroan (Natura 2000 Sarea) zehar.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Arran
Buenos Aires, 1 (Edificio Preventorio 8)
48500 ABANTO-ZIERBENA (Bizkaia)

Kontaktua

Mobila: 653 019 379
Email:

Website

arranzk.wixsite.com/arran

Ordutegia / Oharrak

Egunero.

Erreserba egitea beharrezkoa da.

Serbitzuak / Informazio gehiago

Gehienez 6 kart txanda bakoitzeko. Hauetako bik 30kg baino gutxiagoko umeek eramateko eserlekua dute. Haurrentzako jarduera.

Bisitak gaztelaniaz eta euskeraz egiten dira.

* 3urtetik gora.

Prezioa

- Ordu erdi: 5€ pertsona bakoitzeko

- Ordu bat: 9€ pertsona bakoitzeko