Pozalaguako jaialdia

Kobazuloaren aurrealdean

Pozalaguako jaialdia bueltan izango da auren ere sekulako kartel honekin: Desira, Di SeiRemember Queen eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Abuztuaren 9 eta 10ean izango da kobazuloaren aurrealdean dagoen anfiteatroan, Karrantzan.

Kontzertuak abuztuaren 9an, ostirala, hasiko dira Desira-ren emanaldiarekin, arratsaldeko 20:30ean. Ostean, 22:30ean, Remember Queen-en txanda izango da. Queen rock taldeari eginiko nazioarteko omenaldi onena dela diote askok. Erresuma Batuko taldearen jatorrizko bideoekin, panel argidunekin eta eszenografiarekin batera eskainiko da emanaldia. Izan ere, Freddie Mercury-ren ia berdin-berdina da Piero Venery.

Abuztuaren 10ean, ostirala, Bilboko Orkestra Sinfonikoak hartuko du testigua. BOS-ek Pozalagua ondo ezagutzen du, kobazuloa hautatu baitzuen 2017an erakundearen familia-argazkia hartzeko. Amaitzeko, kontzertua eskainiko du Di Sei-k.

Sarrera doakoa izango da anfiteatroaren 2.000 pertsonentzako aforoa agortu arte. Halaber, Karrantzako Udalak garraio zerbitzu berezia abian jarriko du. Autobusak Kontxa auzotik irtengo dira 20:00etan eta Ambasaguasen egingo dute geltokia. Gomendagarria da garraio zerbitzu hau erabiltzea, Pozalaguako sarbideak oso estuak eta aparkalekuak mugatuak baitira.

abuztua 2019 9 Hasiera
abuztua 2019 10 Bukaera

Hasiera: abuztuak 9 | 20:30
Bukaera: abuztuak 10 | 23:59

Helbidea

Auditorio de Pozalagua
Bº Ranero, s/n
48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Dokumentuak