Abanto-Zierbena

Burdin Jaia 2026

Meatzaritzaren festa | Gallarta

Burdin Jaia bueltan izango da Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan irailaren 12an eta 13an, herriko meatze-memoria gogora ekartzeko eta meategietan lan egin zutenei omenaldia egiteko.

Horretarako, jardueraz betetako asteburua prestatu dugu: musika zuzenean, dastaketa gidatuak, tailerrak, erakustaldiak, bertoko produktuen azoka eta askoz gehiago. Segi irakurtzen eta ez hutsik egin!

Noiz Irailaren 12an (larunbata) eta 13an (igandea)
Ordutegia
❱Larunbata: 11:00etatik 20:00etara
❱Igandea: 11:00etatik 15:00etara
Lekua Gallarta (Abanto-Zierbena)
Sarrera Doan, baina jarduera batzuetan tokia erreserbatu behar da

Egitaraua

Larunbata, irailak 12

11:00
Ongietorriko kalejira. Polunpak Musika Elkarteko musikariek eta buruhandiek El Minero etorbidea zeharkatuko dute Burdin Jaira hurbiltzeko.
11:00
Ekoetxea Meatzaldea – Klima Azoka. Jolastu eta ondo pasa klima-aldaketaren ingurumen-inpaktuaz jabetuz.
11:00–12:00
Bisita gidatua* erakusketa iraunkorrera: meategitik klimara.
11:30–14:30 17:00–20:00
Miniatura-trena Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan. Haurrek asko gozatuko dute horrekin.
12:00
Azokaren irekiera. Ohorezko aurreskua Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldearen eskutik eta Bodegón Abesbatzaren emanaldia.
12:30–14:00
Tailerra: Postre osasungarriak*
12:30–14:30 17:00–19:00
Haur-tailerrak: Arkeologoak eta Harri margotuak.
13:00–14:00
Antzerkia: Eraldaketarako kontuak*
15:00
Meatzaritza-barrakoia (Herri Bazkaria).
16:30
Bazkal-ostekoa 80ko eta 90eko hamarkadetako bertsioekin.
16:30–18:00
Gynkana: Gure lagun animaliak*
18:30
Burdin Mea Zamaketako IX. Munduko Txapelketa, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren eskutik (izena emateko, deitu 946 363 682 telefonora).
18:30
Haur ikuskizuna "Pirata Garrapataren Abenturak".
21:30
Kandelen banaketa Blasco Ibañez parkean.
22:00
Isiltasunaren ibilbidea.
23:00
Gaueko ikuskizuna "Lurraren taupada".

Igandea, irailak 13

11:00
Ekoetxea Meatzaldea – Klima Azoka. Jolastu eta ondo pasa klima-aldaketaren ingurumen-inpaktuaz jabetuz.
11:30–12:30
Bisita gidatua* erakusketa iraunkorrera: meategitik klimara.
12:00
Txorizoa fraguan Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan.
12:30
Egurrezko jolasak eta betiko jolasak.
12:30–14:00
Tailerra: Erleen mundu zoragarria*
12:30–14:30
Haur-tailerrak: Epsom gatzekin egindako mineralak eta aurpegi-margoztea.
13:00–14:00
Antzerkia: Naturwoman*
13:30
Laztabin-erakustaldia.
15:00
Feriaren amaiera.
* Aldez aurretik izena eman behar da Ekoetxean.
Dastaketa gidatuak
Ardo-dastaketaren xehetasuna
Lekua: Gallarta Zaharra parkea | Prezioa: 5 € / dastaketa
Sakatu dastaketa bakoitza tokia erreserbatzeko.

Askotariko dastaketa gidatuak diseinatu ditugu betiko zaporeak aldarrikatzeko eta proposamen berriak dastatzeko.

Larunbata, irailak 12

12:30
Basque Wines: Txakolina Idiazabal gaztarekin
Agortuta
12:30
Txurrut bermuta eta bere pintxoak
Agortuta
14:00
Basque Wines: Arabako Errioxako ardoak eta olioak
Agortuta
14:00
Dastaketa itsua
Agortuta

Igandea, irailak 13

12:30
Burdina eta kobrea: mineral-arima duten ardoak
Agortuta
12:30
Txurrut bermuta eta bere pintxoak
14:00
Barrenoak eta barrikak: Gallartako jendeari omenaldia
14:00
Penedès: lurralde bat, 1.000 burbuila (Cava, Corpinnat, Clàssic)

Asteburuan zehar
Meatzaritza trena
Galdameseko antzinako trenaren ibilbidea egingo du, gure ingurunearen bista panoramikoarekin. Larunbatean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igandean 11:00etatik 14:00etara.
Merkatua
Nekazaritza- eta elikagai-produktuen erakusketa eta salmenta, asteburu osoan zehar.
Musika zuzenean
Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeko musikariak eta Abanto Musika Eskola izango ditugu.
Meatzeen txokoa
Erakusketa eta salmenta.
Ofizioen eta artisauen erakusketa
Burdinaren artisauak izango ditugu, eta beren ogibideen erakustaldia egingo dute. Horrela, nahi duenak ikasi ahal izango du: sutegi parte-hartzailea eta errementaritza tradizionala, Forjas Brun, La fragua de Mink, Sualai Forja eta La fragua del Cierzoren eskutik.
Enkarterri gastronomiakoa
Gure eskualdeko produkturik nabarmenenak dastatu eta erosteko.
Isiltasunaren ibilbidea Irailak 12 · 22:00

Gure meategien historia izerdiz eta malkoz dago idatzita. Horregatik, bertan lan egin zuten pertsonak oroitu nahi ditugu. 22:00etan isilpeko martxa bat egingo da Blasco Ibañez parketik Gallarta Zaharra parkeraino. Martxaren hasieran kandelak banatuko dira, eta ibilaldi osoan eramango ditugu 1993ra arte Bodovalleko meatzea ustiatu zutenei omenaldia egiteko.


Abanto-Zierbena

Burdin Jaia 2026

Meatzaritzaren festa | Gallarta

iraila 2026 12 Hasiera
iraila 2026 13 Bukaera

Hasiera: irailak 12 | 11:00
Bukaera: irailak 13 | 15:00

Helbidea

Gallarta
48500 ABANTO-ZIERBENA (Bizkaia)

Dokumentuak