Zezen-plazak

Enkarterriko haranak odolaren kolore gorriz tindatu ziren Erdi Aroko leinu gerren ondorioz. Lurraldean dauden dorretxe ugariak feudo arerioen arteko borroka bizien lekuko izan ziren. Bandokideen arteko borroka haiek oso gogorrak izan ziren, hainbeste ezen, belaunaldiz belaunaldi, kontakizuna gurera heldu baita. Borrokei amaiera egin zien bakeak urrezko aroa ekarri zuen. Abeltzaintza Enkarterriko zutabe ekonomikoetako bat bihurtu zen, eta eliza, komentu eta jauregitxoak eraiki ziren. Aisia aintzat hartu zen lehen andliz.

Baselizen ondoan eraikitako zezen-plazak Urrezko Mendeetan bizi izandako oparotasunaren beste adierazletako bat dugu. Korridak meza ostean egiten ziren erromeriak alaitzeko. Ezohiko arkitektura erlijioso honen adierazgarri nagusiak Artzentales, Karrantza, Sopuerta eta Turtziozen nabarmentzen dira. Nabarmentzekoak dira Artzentaleseko San Antolin multzoa edo Turtziozeko San Pedro de Romaña eliza.

San Pedro de Romaña elizaren argazkia: Javier Mediavilla / CC BY 3.0

Informazio praktikoa

Kontaktua

Tel.: 946 802 976
Email: