San Severino Eliza

Eliza gotikoa

Udaletxearen ondoan eta izen bera duen enparantzan nagusituz, San Severinoren eliza gotiko dotorea altxatzen da.

Aurreko beste ermita baten oinarriaren gainean eraikia dago.

Kanpoaldea

Izenak Bizkaiko dona Jakueren bide zaharra gogoratzen duen San Severinoren eliza XV. mendekoa da (eliza gotikoa), nahiz eta gehigarri barroko batzuk aurki daitezkeen, esate baterako, pinakuluak eta arkanjeluak.

Portada nagusia (Udaletxearen ondoan) oso arrunta da; goiko aldean dekoraziorik eta arrosa-leihorik ez duten bost arkibolta zorrotzekin bakarrik.

Alboko portada sarrera-arku zorrotza da, bi kontrahormen artean bost arkiboltekin, eta horietako bi bakarrik apainduta daude. Horien azpian tinpano handi bat eta Salbatzailearen irudia duen mainel bat daude (San Severino: Dona Jakueren Bokazioa).

Dorrea eta kanpandorrea, askoz ere dekoratuagoa eta apainduagoa dagoena, barroko estilokoak dira, nahiz eta aurreko basamentu gotiko baten gainean eraikita egon (XVIII. mendea - 1726).

Tenplua XVIII. mendearen hasieran berritu zen, bere aurri-egoerarengatik.

Barrualdea

Eliza hiru nabeetan banatzen: altuagoa den erdiko bat eta alboko bi nabe. Horiek 6 zutabeez banandutako lau zatietan banatuta daude. Erdiko nabea absidean bukatzen da, aldarean. Horrek XIX. mendeko beirate ikaragarriak ditu. Elizaren atzeko aldean korua dago, XIX. mendeko (1892) Cavaille - Coll organo batekin.

Sabaiak gurutze-gangekin eginda daude. Alboko nabeetako sabaiak gurutzeria sinplekoak dira, aldiz, erdiko nabekoak gurutzeria konplexukoak.

Eliza horri, bere jatorrizko solairuan, Hiribilduko familiek ordaindutako alboko kaperak gehitzen joan ziren.

Hiruetatik interesgarriena Urrutia senidearena da: XVI. mendeko kapera (gotiko berantiarra), kalbario bat errepresentatzen duen erretaula bat duena. Oso interesgarria da bere gurutze-ganga, lau puntetako izar forma eta barnealdean landare-dekorazioa duena. Juan de Rasinesen lana izan zen eta 1545. urtekoa da, horman dagoen inskripzioak adierazten duen bezala.

Elizak 5 hilobi ditu. Aurreko eskuinaldekoak Bermejillo senidearenak dira, atzekoak anonimoak direla pentsatzen da eta ezkerraldekoa Zumalaberena da (XVI. mendea – aurreko ermitatik datorrena).

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Plaza San Severino, 1
48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 800 074
Mobila: 665 737 907
Email:

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Barrokoko eraikina da, baina barrutik estilo klasizista gailentzen da, eta gainera, Gaztelako mendi jauregiaren eredua islatzen du. 1743. urtearen inguruan eraiki zuen Marcos de Vierna y Pellón arkitektoak.

Ondorengo urteetan egindako hainbat zaharberritze azpimarratu behar dira. 1851n, esate baterako, Antonio Goicoechea arkitektoak fatxada nagusia eraberritu zuen. Ondoren, 1883an, Daniel Escondrillas arkitektoak atariko lauzez lauza-zoladura egin zuen, bai eta goiko pisuetako barruko banaketaren zati bat ere. Azkenik, 1919an, H.J. Murga Acebal arkitektoak egun dugun ataria eta sarbidea berriztatu zituen.

San Severino plazatik, sei urratsetako eskalinatatik, sei hormatartez eta bost nabe gardenez osatutako arkupedun estaira heltzen gara. Lehenengo biak plazara irekita daude. Lehenengoa harrizko ostiko sendoetan finkatzen da, eta gainontzekoak, ostera, zutabe-atxiki poligonaletan. Eskaileren kutxa, ostera, atzeko fatxadari atxikitako atalera mugituta dago, goiko bi solairuetara jo ahal izateko.


Bestalde, fatxada nagusian bi solairu daude. Lehenengoan, hutsarte bakoitzean balkoiak daude. Horiek erdiko zuloan zabalagoak dira eta kiribildura ederrak dituzte apaintzeko. Horren gainean, eraikinaren izaera ofiziala berresten duen armarria dago.

Bigarren solairuak arku karpaneletan urratutako leiho txikiak ditu.