Indianoen ametsa

Indianoek (hauxe da, XIX. mendean Ameriketan aberastu ziren auzokoek) eraikitako etxeak dira. Ikaragarriko lorategiak dituzte, sarritan palmondoz eta bestelako zuhaitz tropikalez jantzita. Emakumezkoen eta urruneko herrialdeen izenak ipini ohi zizkieten jabeek etxeei.

Kontakizunak gustatzen zaizkizu? Bisitaldi honetan aspaldi batean Amerikak egin zituzten eta Karrantzara aberastuta bueltatu ziren auzokoen istorioak kontatuko dizkizugu.

Luxuzko etxeak indianoek gure eskualdean utzitako ondare nagusia da, baina ez bakarra. Dirutza nola egin zuten eta beren eguneroko bizitzaren gertaera zirraragarrienak kontatuko dizkizugu.

Karrantzako Kontxa auzoko etxe nagusiak ezagutuko dituzu sorpresaz eta sekretuz beteriko bisita honetan.

Informazio praktikoa

Kontaktua

Mobila: 616 498 621
Email:

Website

www.leykatur.com

Ordutegia / Oharrak

Astelehenetik igandera. Erreserba beharrezkoa da.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Iraupena: 1h 30 min

Gutxieneko taldea: 2 pretsona

Hizkuntzak: Euskera, Gaztelera eta Ingelesa

Prezioa

Tarifa orokorra: 8€

14 urtetik beherakoak: doan

*Gainontzeko tarifak kontsultatu.